Goiz gorri euritsu, arrats gorri haizetsu. Aramaion trenarekin nahikoa ez eta, laster, eolikoak jarriko dituzte, mendiak txikituta. Erreka haizeak (Gasteiztik datorrenak, alegia) bide beretik eramango gaitu: errekara. Azpiegiturak bai, nahi beste, baina arreta soziosanitariorik (oinarrizko eskubiderik), ez: aurten, berbarako, Aramaio bost astez egon da medikurik gabe. Antzerako egoera bizi dute Euskal Herriko hainbat herri txikik, non askotan ez dagoen medikurik edo erizainik. Aipagarria da horietako asko euskararen arnasguneak direla, UEMAko kideak, alegia. Medikurik ezean, beste herrietara jo beharko dute dagokien arreta jasotzera, sarri gazteleraz.
Euskal Herriko herri guztietan medikua eta erizaina egotea oinarrizko eskubidea izanik, esan beharra dago ez dela nahikoa horiekin soilik. Prozedura administratiboak askotarikoak eta asko dira, eta ez da euren eginkizuna horiek egitea. Pazienteei laguntzeko, hitzorduak antolatzeko, argibideak emateko, etab. administrari bat ere beharrezkoa da. Oinarrizko lan talde honi (administrariak, erizainak eta medikuak osatzen dutena, alegia), mikrotaldea deitzen zaio, eta eredu horren aldeko apustua egin du Osakidetzak. Zoritxarrez, herri askotan ez da horrela gertatzen eta Aramaion, adibidez, ez dago administraririk, pazienteen eta langileen kalterako.
Arreta soziosanitario osoa eta bateratua beharrezkoa da eta, horretarako, gizarte-langileak, erizainak, medikuak, administrariak eta botikariak elkarrekin lan egitea ezinbestekoa bilakatu da
Arreta soziosanitarioa ez da osasun-langileen esparruan amaitzen. Gure gizarteak bizi duen aldaketa soziodemografikoa, zahartzaroa eta mendekotasun egoerak bistakoak dira. Arreta soziosanitario osoa eta bateratua beharrezkoa da eta, horretarako, gizarte-langileak, erizainak, medikuak, administrariak eta botikariak elkarrekin lan egitea ezinbestekoa bilakatu da. Elkarrekin eta, ahal bada, toki berean. Eta Aramaion hori ezinezkoa da, osasun zentro berri bat ez bada egiten. Kontuan hartu beharko litzateke horrelako osasun etxe batek mediku egoiliarrei prestakuntza eskaintzeko aukera ere ematen duela, hau da: familia medikuntzako espezialitatea egin nahi dutenei aukera egokia eskain diezaiekeela. Gaur egun, guztiz beharrezkoa EAEn eta Nafarroan.
Aramaiok esfortzu handia egin du besteen onerako: Abiadura Handiko Trena, EAEko hiriburuak lotuko dituena, bertatik pasatzen da, ingurunea goitik behera aldatuta. Parke eolikoa ere abiaraziko da, Aramaioko mendiak txikituko dituena. Ez da, beraz, horrenbesterako, ganorazko arreta soziosanitarioa eskatzea osasun etxe batean.
Eredu hori Euskal Herriko herri txiki guztietan aplikagarria dela esan daiteke: gizarte-langileak, administrariak, botikariak, erizainak eta medikuak batera eta elkarrekin lan egitea. Herri txikien sustapenerako estrategikoa dela ere esan daiteke. Izan ere, zerbitzurik gabeko herriek aurrera egitea zaila da.
Bide batez: bertan egiten dugun langileak euskaldunak gara eta horrek ahalbidetzen du euskara lan hizkuntza izatea. Hizkuntzaren gaia ez da nolanahikoa, eta eredu hau ezartzea estrategikoa izan daiteke UEMAko herrietan: arreta soziosanitario osoa eta bateratua, batetik euskaraz (erabiltzaileentzat euskarazko zerbitzuak, alegia) eta bestetik, lan hizkuntza euskara izango duena. Euskararen arnasguneak, baita osasun arloan ere. Hau da, beraz, hemen proposatzen dena: arreta soziosanitario osoa eta bateratua herri txikietan, tokian tokiko hizkuntzan. Aramaion, adibidez. Gure politikariek kontuan hartuko dutelakoan.
Aitor Montes Lasarte, Aramaioko medikua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]