“Mikro-herrigintza da benetan landu behar duguna”

Luix Barinagaerrementeria
Batiste Ezeiza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sinetsi ez zuenik balego, Zuzenbide Fakultateko Ikasle Kontseiluko IAko lehen lehendakaria izan zen.

Sarri-k idatzia: “Abokatuek, beste ezer orduko eta diruaren truke, arrazoia nori eman erabakitzen dute”.


Ikasle garaian zure etsai nagusiak epailea, fiskala eta beste abokatua izango direla uste duzu. Praktikan, ordea, zure arerio nagusia zu zeu ez bazara, zure bezeroa izango da.

Edozein defendatzeko prest zaude eta!


Ez, hori argi daukat. Esaterako, printzipioz nahiago nuke ertzain bat ez defendatu, nahiz eta egia den ertzain hori izan daitekeela aita, semea, bizilaguna, edo torturatua.

Ertzain torturatu bat?! Presioak jota zaude, jendearen arazoak entzuteak kalte egiten dizu.


Jendeak zakua, psikologoa eta laguna garela uste du, eta ez. Abokatuarengana edo epaitegira joatea ez da soluzioaren sinonimo. Epaitegiek ez dute ezer konpontzen. Ahal dela, epaitegietatik kanpo aurkitu behar dira benetako soluzioak.

Abokatu batek hori esatea ere...


Askorentzat epaitegira joatea erresidentziara joatea baino hotzagoa eta arrotzagoa da. Toga beltzak sortu zituztenean Matrix asmatuta zegoen.

Abokatuei ere polizia etxera etortzen zaizuela ikusita…


Konturatzen zara ez zarela ezer. Oheratzean etxeko atea giltzaz itxiko duzu, baina ate bat ez, dantzan dabilen folio bat da uzten duzuna.

Zurekin eraman zituzten batzuek Joxemi Zumalaberen sententziaren folioak dauzkate atetzat.


Oso arraroa da, ez naiz esplikatzeko gai. Amildegira salto eginarazi ziguten baina nik goma ona neraman eta besteek ez.

Alegia, ez zinela Euskadi Gazteako esatari ohia izateagatik libratu.


Agian abokatutza baino gehiago gustatzen zait irratia. Abokatu hasteko partez irratian jarraitu izan banu askoz lasaiago biziko nintzatekeen. Ez nintzateke Euskadiagoa izango, baina gazteagoa bai.

Oso “txatxi” geratu zaizu. Donostia bezala, funtsean.


Donostia bere orbanak ezkutatzen dakien gezur handi polita da. Ulertzen ez dudana da nola harrotzen den jendea estatuko pisu eta pintxo garestienetakoak gurean daudelako.

Donostiarrak izateaz harrotzen ez direlako agian? Denak zarete Antiguokoak, Egiakoak, Altzakoak, Amarakoak...


Nik lasai asko esaten dut donostiarra naizela: “El bello de Easo”, kar, kar, kar!

Egoera politikoa dagoen bezala egonda barre egitea ere...


Oso zail jarri digute, eta gure buruari oso zail jarri diogu. Bakoitzak bere etxea ongi hornitzeko sasoia da. Iritsiko dira makro-herrigintzarako garaiak, baina uneotan, mikro-herrigintza da benetan landu behar duguna.

Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude