BADATOZ IHESALDI BERRIAK

  • Bi eguneko txangoetatik hasi eta sei bat egunera bitartekoak dira. Asteburuetan eta zubi luzeetan egiteko modukoak; baita heldu diren edo heltzear diren opor egunotarako aproposak ere. Ez dugu aldapa ikaragarririk igo behar, ezta leize zuloan arrastaka ibili behar ere. Euskal Herriko herri eta hiriak ibilgailuz bisitatuko ditugu, patxada ederrez eta noski, jakinmin handiz. Zuretzako prestatutako 30 ibilbideak burutzen badituzu, konturatzerako Euskal Herriari itzulia emango diozu.

2000ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zuberoako euskararen xarmaz zerbait entzun? Bai, inork gutxik. Baina "tipiko" horietaz gain, Euskal Herrian baditugu jende gehienarentzat askoz ezezagunagoak diren beste hamaika altxor: Izturitze eta Otsozelaiako leizeetako estalaktita eta estalagmita miragarriak, Harpeako bakardade eta isolamendua, Uxue herriko etxeak astintzen dituen haize bortitza, Kodes mendizerrako harkaitzar "kaputxadunen prozesioa", Urederra ibaiaren paradisua, Trebiñoko etxe trogloditak, Añana-Gesaltzako paisaia "estralurtarra", Nerbioi ibaiaren urjauzi ikaragarria, Argiñetako hilobi bisigodo misteriotsuak, Trianoko meatze-laku zoragarriak, Barrikako itsas-labarrak, Santa Eufemia ermita ezkutua...
Leku hauek guztiak eta askoz gehiago ere erakusteko gogoz gaituzue eta horregatik, kotxea hartu eta -batez ere- asteburutan egiteko moduko txangoak prestatuko dizkizuegu, hainbat astetan zehar jorratuko ditugun 30 ibilbidetan banatuak. Ibilbideon zerrenda ondoko orrian duzue.
Hori bai, leku gehienetara kotxez iritsi badaiteke ere, Euskal Herriko naturarekin behin eta berriz egingo duzue topo: mendiak, haranak, ibaiak eta abar. Ibilgailua utzi eta paseo erraz eta ederrean gure naturgune interesgarrienetaz goza dezakezue.
Honetaz gain, zazpi herrialdeetako herri, hiri eta inguru garrantzitsuenen datuak eskainiko dizkizugu: bakoitzaren sarrera historikoa zein gaur egun bertako monumentu eta ikusi beharreko toki guztiak. Eta baita toki bakoitzean non jan, lo egin edota suertatzen den edozein beharri erantzuteko hainbat helbide eta telefono praktiko ere. Eta ez pentsa mapan ia galduta dauden herri txikiak ahaztu ditugunik, horietara ere gonbidatuko zaituztegu-eta.
Gainera, edozein turismo-gidatan irudiak testuak bezain garrantzitsuak direnez, ibilaldi bakoitzaren erakusgarri, mendi, ibai, eliza, herri, trikuharri, eskultura... eta, noski, paisaien argazkiak bata bestearen atzetik aurkituko dituzue, interesgune bakoitzaren lehen inpresioa jaso dezazuen. Bestelako irudiak ere bai, gure herriko mendirik esanguratsuenen tontorreraino heldu baina tartean ez galtzeko mapak edota hiriburuetako planoak esaterako, denak astero-astero agertuko zaizuen ibilbide zatiaz gain, mapa-errepide funtzioa egingo duena.
Esanda geratu den moduan, ibilbide orokorrak 30 dira, baina hauek zenbait zatitan banatu ditugu, eta laburrenak zenbaki bakarrean jorratzen baditugu ere, beste batzuk, luzeenak, bost astetan ere izango dituzue irakur-ikusgai, beraz ibilbide zatiaren zenbakiari adi egotea gomendatzen dizuegu, nahas ez zaitezten. Dena den, hementxe duzue ibilbide guztien eskematxo bat, gidaren nondik-norakoak aurreikusten joan zaitezten.

IBILBIDEEN ZERRENDA
- Gipuzkoako Barnealdea: Arantzazu-Oñati-Loiola-Bergara-Arrasate.
- Lea-Artibai Eskualdea: Lekeitio-Santa Eufemia-Ziortza-Bolibar-Markina-Arretxinaga-Ondarroa.
- Nafarroa Garaiko Iparra I: Oiartzun-Lesaka-Bera-Etxalar-Sara-Ainhoa-Zugarramurdi-Urdazubi.
- Nafarroa Garaiko Iparra II: Amaiur-Baztan-Doneztebe-Leurtza.
- Zuberoa: Donapaleu-Maule-Ospitale-Pia-Atharratze-Madalena.
- Arabako Mendebala: Añana-Gesaltza-Valderejo.
- Durangaldea: Urkiola-Durango-Garai-Atxondo-Elorrio-Argiñeta.
- Aralar Mendilerroa: Tolosa-Lekunberri-Larraun-Aralar-Ordizia-Tolosa.
- Arabako Urtegiak: Estibalitz-Garaio-Landa-Leintz-Gatzaga-Udala-Aramaio-Legutio.
- Lapurdiko Kostaldea: Hendaia-Donibane Lohizune-Miarritze-Baiona.
- Lapurdiko Barrualdea: Urruña-Azkaine-Larrun-Sara-Uztaritze-Itsasu.
- Nafarroa Beherea: Izturitze eta Otsozelaia-Bidarrai-Baigorri-Donibane Garazi.
- Zuberoako Haizpitarteak: Kakueta-Santa Grazi-Holtzarte-Irati-Marietxe.
- Iratiko Oihana: Donibane Garazi -Harpea -Okabe-Orhi-Otsagi-Irabia-Orbaitzeta.
- Urrobi eta Irati Ibaiak: Donibane Garazi-Orreaga-Itoitz-Garralda.
- Erronkari Harana: Erronkari-Izaba-Mintxate-Hiru Errege Mahaia-Belagoa.
- Nafarroako Eki-Erdialdea: Arbaiun-Irunberri-Leire-Xabier-Zangoza-Uxue-Erriberri.
- Nafar Erribera: Yugoko Ama-Bardeak-Tutera-Lor-Fitero.
- Bianaldea: Biana: Kodes-Urantzia-San Gregorio.
- Lizarra-Iruñerria: Irantzu-Lizarra-Iratxe-Gares-Eunate-Iruñea.
- Aizkorri-Urbasa-Entzia: Segura-San Adrian-Urbasa-Urederra-Legaire-Sorginetxe-Agurain-Aizkomendi-Lezea.
- Donostialdea: Donostia-Pasaia-Hondarribia-Irun-Artikutza-Hernani.
- Trebiñoko Konderria: Gasteiz-Armentia-Faido-Laño-Markiniz.
- Arabako Errioxa: Urizaharra-Errioxako Balkoia-Toloño-Biasteri-La Hoya-La Hechicera-Asa-La Puebla de Labarka-Eltziego-Buradon-Gatzaga.
- Enkarterriak: Gueñes-Urreztieta-Balmaseda-El Suceso-Pozalagua.
- Aiara-Gorbeialdea: Arteko Ama-Kexaa-Maroño-Urduña-Tertanga-Nerbioi-Guiuri-Gorbeia.
- Nerbioiren Itsasadarra: Bilbo-Triano-Pobeña-Santurtzi-Portugalete-Getxo-Galea-Aizkorri.
- Uribealdea: Butroe-Barrika-Plentzia-Gorliz-Gaztelugatxe-Bermeo.
- Urdaibai Erreserba: Bermeo-Mundaka-Gernika-Santimamiñe-Baso Biziduna-Oma-Laida-Laga-Elantxobe
- Deba-Urola-Oria Kostaldea: Saturraran-Mutriku-Deba-Santa Katalina-Zestoa-Zumaia-Getaria-Santa Barbara-Zarautz- Pagoeta-Orio.


Azkenak
2025-06-30 | Behe Banda
Madril A, Madril B

Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear,... [+]


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Tentsioa eta liskarra Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, herritarrek PPko zinegotzi Antépararen negozioak salatzean

Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


Eguneraketa berriak daude