Aletxu Zobaran Arriola eta Ibon Goieaskoetxea Arronategi presoek protestaldia abiatu zuten pasa den abuztuaren 8an Valenceko espetxean, sakabanaketa politika salatzeko. Beren buruak isolamendu ziegetan sartu eta bisitei uko egin diete. Zobaranek gose greba ere abiatu zuen Goieaskoetxearengandik banatu ostean, baina espetxe-zuzendaritza egoera lehengoratzeko prest agertu ondoren bertan behera utzi zuen baraua.
Ostegun honetan sostengua erakutsiko die Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak; horretarako, elkarretaratzea antolatu dute 19:00etan, Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean.
Ekainetik Valenceko espetxean
Zobaran eta Goieaskoetxea pasa den ekainean eroan zituzten Valenceko kartzelara, Alpeen ondora, Euskal Herritik 962 kilometrora. Hausnarketa baten ondoren uztailaren 20an salaketa publiko egin zuten. Preso bien ustez, "probokazio berria" eta "sakabanaketaren areagotzeari larria" zen hara bidali izana: "Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako eraso zuzena". Gainera, Valencera eroateko "agintari frantziarren argudio nagusia 'familiak gerturatzea'" izan zela gogora ekarri zuten, haien ustez "gure familiaz eta gure herriaz trufatzen dira". Biak prest agertu ziren sakabanaketa-politika borrokatzeko eta "laguntza praktikoa eta sostengua eskatu" zieten euskal herritarrei.
Pare bat aste geroago, abuztuaren 8an, Zobaran eta Goieaskoetxea "mitard"-ean sartu ziren, isolamendu ziegetan, preso politikoen sakabanaketaren areagotzearen aurka protesta egiteko. Era berean bisitei uko egin zieten. AAEAMk jakinarazi zuenez, isolamendu ziegetan "'istiluen aurkako' arropaz jantzitako txakurrak agertu ziren (kaskoak, eskudoak,...)". Zobaran eta Goieaskoetxea "ez zituzten jo baina euren ziegetara eraman zituzten besotik helduta eta patio orduan patiora eraman zituzten ere". Horren aurrean, bizkaitarrek "beste planto bat egin zuten zigor ziegara eraman zitzaten". Kasu horretan, modulu ezberdinetan banatu zituzten eta Zobaranek gose grebari ekin zion neurri berri horren kontra.
Egun bi beranduago, Gorlizko preso politikoak bertan behera utzi zuen astelehenetik mantendu zuen gose greba. Espetxeak emandako azalpenaren arabera, Ibon Goieakoetxea eta Aletxu Zobaran banatzearen arrazoia moduluko zigor ziegak beteta zeudela izan" zen. Halere, biek urruntzea eta sakabanaketaren aurkako borrokaldiari eutsi diote.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]