Zein dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeak bere gain hartu dituen lanak?

  • Atzo Bilbon egin zuten prentsaurrekoan, Nazioarteko Harremanetarako Taldeak (NHT) jakitera eman zuen Sortu alderdia legalizatzeko eta konfiantza neurriak sortzeko lan egingo duela. Brian Currin hegoafrikarrak bultzatutako taldea ez duela hartuko erantzun zien Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak, "ez dutelako ezer berririk aportatzen". Baina zein izango dira aipatu taldeak aurrera eramango dituen lanak?


2011ko otsailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Nazioarteko Harremanetarako Taldea

Sorturen legalizazioa

Alderdien Legean dioena kontutan hartuz, "Sorturen legalizazioa bultza, erraztu eta posible egiteko ahal duten guztia" egiteko prest agertu ziren. 

Lege antiterrorista

Konfiantza neurriak sortzeari garrantzia eman zioten, eta hori egiteko moduetako bat lege antiterroristaren funtzionamendua berrikustea aipatu zuten. Baita, "tolerantzia politikoaren eta partehartze demokratikoaren kultura" bultzatzea.

Presoak

Beharrezko jo zuten "egoera politiko berri eta eraldatura kartzela politika egokitzea" bi aldeen arteko distentsio egoera lasaitzeko. Bereziki aipatu zuten presoak beren familietara hurbiltzea eta baita gaixo larrien askatasuna.

Elkarrizketa politikoa

Elkarrizketa politikorako agenda bat garatzeko alderdiak animatu eta gidatzeko prest agertu ziren, inongo bazterketarik gabe.

Blokeoa

Unean unean sor daitezkeen blokeo egoeren aurrean bitartekaritza lana egiteko prest leudekela azaldu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-05-20 | Jon Torner Zabala
Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude