Nor dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeko bost kideak?


2011ko otsailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Aurkeztu ditu Brian Currinek Nazioarteko Harremanetarako Taldea osatuko duten kideak. Hemen bakoitzari buruzko sarrera labur batzuk. Ezker abertzalearen legalizazioa eta bake prozesu arrakastatsu baten gaineko konfiantza bultzatzea izango da talde honen zeregin nagusia, Currinek esan duenez. Bihar prentsaurrekoa emango dute, euren lanaz hitz egiteko. ARGIAk zuzenean eskainiko du prentsaurreko hori.

Silvia Casale

Silvia CasaleLanbidez kriminologoa da. 1998tik Ipar Irlandako epaien sententzien ikerketako kontseiluko partaide da. Halaber, torturaren prebentzioko batzordearen kide izan da 1997tik, eta hango zuzendari 2000tik 2007ra. NBEko torturaren prebentzioko azpibatzordeko zuzendari ere izan da 2007tik 2009ra. Iaztik, berriz, Europako kontseiluko aholkularia da.  2010eko martxoan Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbide baketsua eskaini nahian publiko egin zen Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean dago.

Informazio gehiago: Euskarazko wikipedian

Alberto Spektorowsky

Spektorowsky

Israelgo ministro ohia eta 2000ko Camp Davideko negoziazioetan parte hartu zuen Shlomo Ben-Ami Israelgo barne ministroaren aholkulari gisa. Tel Aviveko Unibertsitateko Politika Zientzietako irakasle da. Aurretik Columbiako Unibertsitatean, Wiscosingo Unibertsitatean (Madison, AEB) eta Jerusalemgo Unibertsitatean eskolak emandakoa da, besteak beste.

Raymond Kendall

Raymond Kendall

1985 eta 2000 urteen artean Interpolgo idazkari nagusia izan zen. Erretretarekin batera, aipatu erakundeko ohorezko idazkari nagusi izendatu zuten. Egun, gobernuz kanpoko zenbait erakunderekin aritzen da kolaborazioan, gehienbat segurtasun arloko aholkularitzan. Euskal Herriko egoera politikoari buruzko 2010eko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Informazio gehiago: Interpolen webgunean eta euskarazko Wikipedian.

Nuala O’Loan

1999 eta 2007 artean, Ipar Irlandan polizia gaietarako ararteko izan zen. Egun, gatazken erresoluziorako Irlandako errepublikako enbaxadorea da eta Ekialdeko Timorrera bidali zuten arduradun berezi gisa. Euskal Herriko egoera politikoari buruz 2010eko martxoan publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Informazio gehiago: Euskarazko wikipedian.

Pierre Hazan

Pierre HazanJustizia Trantsizionalari buruzko klaseak ematen ditu Genevako eta Parisko Sciences-Po unibertsitateetan. Liburu ugari idatzi ditu, horien artean Judging War, Judging History, Behind Peace and Reconciliation (Gerra epaitzen, historia epaitzen, baketik eta adiskidetzatik harago). NBEren Giza Eskubideetarako Goi-komisaritzaren Bulegoarekin kolaboratu izan du, eta AEBetako Bakearen Institutuan (USIP) ikerlari bezala aritu zen lanean. Kazetari gisa nazioarteko krisi asko jarraitu ditu, Balkanetan eta Afrikan, adibidez.

Informazio gehiago: Bere webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-05-20 | Jon Torner Zabala
Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude