ETAri desagertzeko eskatzea “zentzugabea eta arriskutsua” dela dio Currinek

  • Presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatu behar direla esan du Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak, Gazta zati bat dokumentalaren estreinaldian. Bestalde, Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak baieztatu du ETAK ez duela armategirik eta, beraz, Currinen hitzetan, ETA ez da indarkeriara bueltatuko.


2012ko apirilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Baldintza horietan, euskal presoak askatzeak ez dakar arriskurik, indarkeriarik gabeko jendartera aterako liratekeelako", esan du Currinek. Horrez gain, ezer egin aurretik ETAri desagertzeko eskatzea zentzugabea dela nabarmendu du. "Zentzugabea eta arriskutsua". Izan ere, beste gatazka batzuetan, talde armatuak ez dira desagertzen, eraldatu baizik. Ipar Irlandan, adibidez, lan handia egin dute presoen gizartearatzean.

Espainiako Gobernuari dagokionean, hurrengo urratsa ematea Madrili dagokiola esan du abokatu hegoafrikarrak: "Madrilgo Gobernuak elkarrizketa hasi beharra dauka. Ez negoziatzen, baizik eta indarkeriaren ondorioen inguruan hitz egiten: biktimez, presoez eta armen entregaren inguruan".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Brian Currin kanalean gehiago
2013ko maiatzaren 7
'Pluja seca' dokumentalaz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.