Zazpi altsasuarren espetxeratzearen kontrako helegitea astelehenean aztertuko dute

  • Ferietako liskarraren ondorioz Soto del Realen eta Alcala Mecon preso dauden zazpi altsasuarrek espetxeratzearen kontrako helegitea jarri zuten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak hilaren 19an aztertuko du Carmen Lamelak zazpi altsasuarrei jarritako baldintzarik gabeko eta fidantzarik gabeko espetxeratzea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 15an - 14:13

 

Bestalde, auzipetuak asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalean agertu beharko dute. Lamela epaileak auzipetze autoaren berri emanen die auzipetuei.

Sarekada izan zenetik presoen askatasuna aldarrikatzeko Altsasuko udaletxe parean kontzentrazio jendetsuak egin dira egunero. Kontzentrazio horiek asteartera arte luzatuko dira. Asteartean kontzentrazioa beharrean, Iortia kultur gunetik giza sareak hedatuko dira eta atxilotutakoen etxeetatik pasako dira. Gero hilabetetako 14. egunean eginen dira, sarekada izan zen hilabeteko egunarekin batera.

Bide batez, altsasuarren askatasuna eskatzeko Sakanako hainbat herritan kontzentrazioak deitu dira astearterako: 19:00etan Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaikuko eta Iturmendiko plazetan eta 19:30ean Urdiain, Olatzagutia eta Ziordiko plazetan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude