Willis Drummond, Tremenda Jauria eta Las Tea Party Aste Nagusi Pirataren kontzertuen artean

  • Abuztuaren 13tik 20ra bitartean Donostiako Aste Nagusi Piratan izango diren kontzertuak iragarri dituzte. Kaiko La Flamenka gunean publiko ugariren gustuak asetzeko moduko eskaintza prestatu dute.


2016ko uztailaren 14an - 11:23

Trikidantz talde nafarrarena izango da agertokia jaiak hasiko diren gauean. Erromeria giroa jartzeko asmoz dator Ituren, Elizondo eta Iruñeko musikariek osatutako taldea.

Abuztuaren 14a Gatiburentzat erreserbatu dute. Piratek antolatu dutenez, uda honetan Gernikako taldeak Gipuzkoan emango duen kontzertu bakarra izango da Aste Nagusi Piratakoa.

Abordaiaren egunean musikaz beterik

15ean, Abordaiaren egunean, biderkatu egingo da musika eskaintza: 15:00etan hasiko da Motxila 21 taldearen emanaldia. Nafarroako Down sindromedun gazteek osatutako talde honek hamar urte baino gehiago daramatza errepidean, estilo ugari elkartzen dituen proposamena taularatzen.

Itaca Band skatalitikoek ekingo diote arratsari eta ondoren El Hijo de la Maripily eta El Nieto de la Papardak elektronika, dubstep eta drum’n bass koktel bat ekarriko dute La Flamenkara. Ezin huts egin Donostian klasiko bihurtzen ari diren Las Tea Partys DJen saioak ere: hirugarren urtea dute bilbotarrek Aste Nagusi Piratara musika elektronikoa ekartzen. “Sekulako festa” iragartzen dute antolatzaileek.

Sustraiak: rock, pop, reggae

Euskal Herriko taldeek emango diote segida Abordaiaren osteko programazioari. Lauroba popero donostiarrak, Joseba B. Lenoir Gangen sustraietako rocka eta Adrenalized taldearen kaliforniar estiloko punk rocka.

17rako berriz, Glaukoma ta Bad Sound ententeak ikuskizun bateratua eskainiko du. Berdin da reggae edo ragga, dantza egiteko moduko zerbait iragarri dute.

Bestelakoa izango da 18ko plana, Liher eta Willis Drummond taldeena izango baita osteguneko agertokia. Urte pare bat daramatza Lide Hernando Gros auzoko gazteak zuzeneko emanaldiak eskaintzen, batzuetan bakarka, besteetan bere taldearekin. Bigarren diskoa grabatzen amaitzen ari dira, emango dute zeresana.

Urte eta erdiz atseden hartu du Willis Drummond Lekorneko taldeak. Geldirik bai, baina ez zeuden hilda. Euskal Herria Zuzenean festibalean publikoak harrera beroa egin zien eta Aste Nagusi Piratan emango duten kontzertuak ere –Euskal Herri osoan dituzten bost zitetako bat– ikusmina piztu du.

Musika tziganoa, reggaeton feminista eta oi! musika

Errumaniatik etorriko dira Fanfare Ciocarlia taldeko kideak eta euren haizezko instrumentuak. Ekialdeko herrialdeetako musika tziganoa gustatzen? Ero baten modura dantzatzea? 19an duzu aukera.

Baita jarraian etorriko den Tremenda Jauriarekin ere: cumbia, elektronika, reggaeton eta moombahton erritmoak eta batez ere jarrera: feminismotik eta antikapitalismotik egindako musika.

Arcada Social arrasatearren eta Non Servium madrildarren oi! musikak itxiko du Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 20an.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Eguneraketa berriak daude