Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

  • Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak ere bertan behera utzi zuen Zetak taldearen kontzertua euria eta haizearengatik. Osteguneko egitaraua mantendu dute oraingoz, aldaketa batzuekin.


2022ko abuztuaren 18an - 09:49
Su artifizialak Donostian. Argazkia: Darío Garriido, @DarioGarridoUrd Twitterren.

Euria hasi da azkenean kostan eta haize-bolada bortitzekin iritsi da. Asteazken iluntzean hasi ziren zaparradak eta Donostiako Udalak eta Piratek abuztuaren 17 gaueko hainbat kontzertu bertan behera uztea erabaki zuten. Gainera, su artifizialak ere bertan behera gelditu ziren, haize-bolada bortitzengatik.

Donostiako Piratek Skakeitan eta 3gabe2 taldeen kontzertuak bertan behera gelditu direla adieraztean “bihotzean tristura” nabarmendu zuten, baina ardura eta segurtasuna lehentasuna izan behar direla berretsi. Hala ere, Triniko egitarauak aurrera egin zuen, karpa azpian bildu zen jendearen gozamenerako.

Donostiako Udala arratsaldeko 18:30ak aldera hasi zen bere egitaraua bertan behera uzten, lehenik Sagueseko Mitic taldearen kontzertua, ondoren erraldoi eta buruhandien irteera Antigua auzotik, Kursaaleko terrazetako programazioa segidan eta azkenik su artifizialak.

Osteguneko egitarauak aurrera jarraitzen du oraingoz, Pirata Bihurrien eguna da gaurkoa, eta haurrei zuzendutako ekintzak egingo dituzte goizetik hasita. Eguraldia dela-eta ekintza horiek Flamenka gunean izango dira.

Zarautzen ere, kontzerturik ez

Zarauzko Udalak ere sare sozialetan adierazi zuen abuztuaren 17an Zetak taldeak eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu dela, euria eta haizea kontra izan direlako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Aste Nagusia
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


"Donostia antitaurinoa da!", herritar ugari bildu zen zezenketen kontrako manifestaziora

Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


Hamar lagun atxilotu dituzte Donostian Poliziari objektuak jaurtitzeagatik

Lau agente zauritu dituzte ostegun gauean egondako istiluetan. Gazteetako bi adingabeak direnez, askatu egin dituzte. Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” beste hainbat atxilotu egon dira antzeko ekintzengatik.


Eguneraketa berriak daude