Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

  • Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


2023ko uztailaren 19an - 10:59
Azken eguneraketa: 14:06
Donostiako Piraten agerraldia. Argazkia: Donostiako Piratak.

“Horixe gara Donostiako Piratak: dena iraultzeko bulkada eta erokeriarekin jaiotako olatu geldiezina”, adierazi dute kolektiboko kideek, asteazkenean Donostiako kaian egin duten agerraldian.

Festaz gain, beraien baloreekin bat egiten duten aldarrikapenak egiteko nahia azaldu dute. Hainbat eragilerekin aritu dira lanketa egiten, hala nola etxe kaleratzeen aurkako kolektiboarekin, abortu eskubidearen aldeko mugimenduarekin, Altsasuako Gurasoekin, merkatari txikiekin, Naizen elkartearekin edota Euskal Herriko Bilgune Feministarekin.

Pirata Lantalde Feminista aurten ere martxan dagoela adierazi dute, jaietan erasorik gabeko festa eta herria nahi dutela aldarrikatu dute. Egunero eguerdiko 13:00etatik goizeko 10:00ak arte Bulebarrean artatze gunea jarriko dute. Horrekin batera, abuztuaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, erasoak salatzeko ekimena egingo dute.

Jaietako zortzi egunetan, gauetako kontzertuekin batera, beste hainbat ekintza egingo dituzte, hala nola bertso saioak, kalejirak, kuadrillentzako jolasak eta abar. Ikur bilakatu den abordaia hilaren 14an izango da.

Kontzertuak Flamenkan eta Trinitate plazan izango dira.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Donostiako Piraten 20. urteurrena ospatzen hasiko dira, argazki erakusketa batekin Korrikaren amaiera festan

Hogei urte beteko dira aurten abuztuan Donostiako Piratek lehen aldiz abordatzea egin zutenetik. Ordutik hiriko jaien esparruan erreferentzialtasun nagusia eskuratu du mugimenduak. Aurten hogeigarren urteurrena ospatuko dute, eta ospakizun horiek hasiko dira igande honetan,... [+]


Eguneraketa berriak daude