Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

  • Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen. Donostiako taldeek leku nabarmena izango dute, ia egunero bertako taldeak arituko baitira.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko uztailaren 21ean - 10:55
Argazkia: Donostiako Piratak, 2014
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean, hilak 13, Laiotz berbena izango da. Igandean, hilak 14, Physis versus Nomos donostiarrak eta Kerobia iruñarrak izango dira. Physis vs Nomos izan da 20. urteurreneko kanta egin duen taldea.

Astelehena, abordatzearen egunean, Iruñetik Broken Brothers Brass Banda izango da lehenik, eta Zea Mays eta Bad Sound System ostean. Asteartean, Alargun Beltzak eta DJ Miau izango dira. Asteazkena izango da egun berezienetako bat, Skakeitanek bere agur biraren baitan emango baitu kontzertua, eta, Antiguako 3gabe2 berbenak itzulera kontzertua egingo baitu.

Ostegunean, rock doinuek hartuko dute eszenatokia: Zestoatik Ezpalak eta Donostiatik Niña Coyote eta Chico Tornadok egurra banatuko dute. Ostiralean elektronikara egingo dute jauzi Piratek, La Furia rap abeslariarekin eta Donostiako Merina Gris hirukote indartsuarekin.

Eta, larunbatean, elektronikarekin jarraituz, Aguraingo Dupla bikotearen ostean Alvva eta Brava DJek sutan jarriko dute Flamenka gunea.

 


Donostiako Piratak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.