Uztailaren 14an Donibane Lohizuneko kaleak hartzeko deia egin du Aitzinak

  • Frantziaren egun nazionalean kalera irten eta burujabetzaren aldeko egiteko beharra dagoela adierazi dute.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko uztailaren 12a

Frantziar nazionalismoaren erakustaldia ekartzen du berekin urtero uztailaren 14ak. Aitzina gazte antolakundeak, inposatutako frantses nortasuna ukatzeaz gain, Frantziaren eredu kapitalista, zentralista eta autoritarioa “errotik moztu” nahi dutela adierazi du. 

Frantziatik datozen zapalkuntza ezberdinei gazteek aurre egin behar diotela adierazi du Aitzinak. “Gu gira etorkizuna ukatu dieten gazteak, martxan jarri nahi duten lan erreformaren kaltetuenak; gu gira euskaraz bizitzeko eskubiderik ez dutenak; gu gira, ama bat, osaba bat, ahizpa bat, lagun bat edo ezagun bat preso dutenak…”.  Argi dute zein den aterabidea: “Euskal Herrian ikasi, lan eta bizitzea”.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Aitzina

Aitzina kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-05 | Gazte Akelarrea
Kontraesanak
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

"Hau ez da koherentzia kontua. Kontraesanek egiten gaituzte, kontraesanak gara. Zeharkatzen gaituzte zalantzek, lehertu batzuetan. Horiek gainditzearekin batera, egiten dugu aurrera, gainditzen gara. Hau ez da koherentzia kontua, kapitalismo heteropatriarkala da". 2018ko Gazte Akelarrearen ekitaldi nagusian jarritako bideoa.


2018-04-03 | Topatu.eus
Gazte Akelarrea 2018: Ekitaldi politikoa
MULTIMEDIA - ekitaldia

"Eguneroko su txikiz" independentziaranzko bidea argitzeko deia egin dute Ernaik eta Aitzinak. Independentziaren alde borrokan jarraitzeko deia egin diete hurbilduriko gazteei Lur Albizu Etxetxipia eta Aitor Servier Etxetxuri bozeramaileek.


2018-03-28 | Axier Lopez
Odolkiak eta emakumeak parekatzen dituen iragarki sexista salatu dute Baionan

Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".


2018-02-27 | Aitzina
Martxa baten lehen notak... Udaberri feminista!

Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko besta eremu ezberdinetara eraso sexisten aurkako protokolo bat zabaltzea izanen da. Izan ere, egunero jasan ditzakegun erasoak eremu horretan ere errepikatzen dira.


2018-01-18 | Topatu.eus
Oiartzunen egingo dute Gazte Akelarrea, martxoaren 30etik apirilaren 1era

Sorginkerian dugu independentzia lelopean egingo dute Ernaik eta Aitzinak aurtengo udaberriko ekimena. "Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune" bilakatuko dute hiru egunez Oiartzun.


2017-11-21 | Andoni Mikelarena
Bigarren etxebizitzak eta etxe hutsak ikusarazteko kanpaina abiatu du Aitzinak

“Etxebizitzaren gaia arazo nabarmena da Ipar Euskal Herrian”, Aitzinaren ustetan. Arazo hori azaleratzeko asmoarekin kanpaina bat abiatu dute gazte erakundeak. Euskal Elkargoak gaia landu dezala eskatzen dute.


2017-06-27 | Topatu.eus
Hendaia eta Irun arteko "muga inposatuan" independentziaren aldeko aldarria margotu dute

Aitzina eta Ernaiko gazteek hori ez dela Frantzia ez Espainia, Euskal Herria dela ohartarazi dute. Uztailaren 14an Donibane Lohizunen eginen duten manifestaziora dei egin dute bi antolakundeek.


2017-06-22 | Aitzina
Guk elikadura burujabetza
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Hendaiako Mac Donald's okupatu eta herri bazkaria egin dute barruan Aitzina​ gazte antolakundeko kideek.


2017-06-01 | Xalba Ramirez
Euskaraz baimenik gabe bizitzeko kateatu da Aitzina

Eskuak kateaturik eta ahoan Frantziako bandera zutela, Aitzina gazte erakundeko 30 bat lagunek ekimena burutu dute Baionako suprefeturaren aurrean. SNCF geltokitik eta epaitegitik abiatu diren zutabeek “Euskal hiztunon eskubideen aurka egiten duten enpresa, organo eta instituzioak seinalatzea” eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea zuten helburu.


2017-04-26 | Gazte Akelarrea
Gazte Akelarrearen laburpena
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

"Sugarren dantzan independentziara" lelopean Ernai​ eta Aitzina​ gazte antolakundeko kideek apirilaren 13, 14, 15 eta 16an Igorren antolatu zuten Gazte Akelarrea​ren laburpena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude