Odolkiak eta emakumeak parekatzen dituen iragarki sexista salatu dute Baionan

  • Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".


2018ko martxoaren 28an - 10:51
Argazkia: Aitzina
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragarki sexistak halaxe dio hitzez hitz: "À Bayonne même les boudins sont magnifiques". "Boudin" odolkia da frantsesez, baina "emakume itsusia edota lodia" adierazteko ere erabiltzen den hitza da. Hitz joko sexistaren harira dator salaketa: "Baionan, odolkiak (emakume itsusiak) ere zoragarriak dira".

Igandera bitarte ospatzen ari den Xingarraren Azokaren harira jarritako iragarkia salatu du Aitzina gazte antolakundeak, eta Baionako Udalaren laguntzaz jarritakoa dela azpimarratu du.

 

 

 

Ez da lehen aldia Xingar Azokako iragarkiekiekin polemika pizten dena. 2016an ere iragarki batek kritikak eragin zituen: "Sans cochon, pas de civilisation", "txerririk gabe ez dago zibilizaziorik".

 


Sexismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...