BidEHbat ekimenaren egitaraua aurkeztu dute Aitzinak eta Ernaik

  • Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 21ean - 08:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 10etik 12ra antolatu dute Aitzina eta Ernai Gazte Antolakundeek BidEHbat ekimena. Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko dituzte gazteek eta "Hartu, bizi, borrokatu" lelopean ospatuko dute aurtengo Udaberriko Ekimena.

Aprilaren 10ean Erriberrin hartuko du tokia egitarauak. Hamaika hitzaldi eta tailer antolatu dituzte. Mahainguru zentralak herri mugimenduek independentzia prozesuari egin beharreko ekarpena landuko du, "Bide bat independentziara: nola goaz?" izenburua eman diote. Bestalde, Sorkari, Bidelapurrak, Rotten XIII eta XSakara taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Apirilaren 11an, berriz, Tafallan elkartuko dira gazteak. Ekitaldi nazionala egingo dute bertan eta tailerrek, kale animazioak, herri kirolek... hartuko dituzte kaleak. Liher, Egurra Ta Kitto, Skabidean, Odolkiak Ordainetan, Afu, Sigeruban eta Pula Gzon, Errege S. System, Laize Mc, Nikotina eta Dantzetan Jarrai taldeek jarriko dute Tafalla dantzan. Apirilaren 12an, azkenik, Aberri Egunak ezaugarrituko du ekimenaren amaiera.


Gazte mugimendua kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.