UEMAren 25.urteurrena ospatzeko ekitaldia Aizarnazabalen

  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu du bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala, "25 urtean egindako bidea gogoratzea, lorpenak nabarmentzea eta aurrera begirako erronken berri ematea” helburu.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 05a
1991ko maiatzaren 5ean, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu zuten Aizarnazabalen eta 19 udaletako hautetsiek hartu zuten parte UEMA sortzeko batzarrean. Argazkia: UEMA

UEMA osatzen duten 73 udaletako ordezkariek hartuko dute parte ekitaldian. Horretaz gain, ekitaldian izango dira urte horietan mankomunitateko lehendakaritzan eta zuzendaritza batzordean parte hartu duten kideak, baita Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko, euskalgintzako, alderdi politikoetako, foru aldundietako eta arlo ugaritako ordezkariak ere.

Aizarnazabalgo Basakaitz Herri Eskolan izango da ekitaldia, 19:00etan.

25 urteko ibilbide “emankorra”

Udalerri Euskaldunen Mugimendua sortu zen 1988an, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak urte hartan udaletan aurkeztu zuen mozio baten harira. Mozio hark proposatzen zuen herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea eta Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten.

Onartutakoa betetzea helburu, elkartzen hasi ziren udalerriak. 1991ko maiatzaren 5ean, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu zuten Aizarnazabalen eta 19 udaletako hautetsiek hartu zuten parte UEMA sortzeko batzarrean.

1992ko apirilean erregistratu zen mankomunitatea, eta izaera juridikoa hartzeaz gain,  erakunde publikoa ere bihurtu zen. 73 udalek osatzen dute gaur egun, eta Legorretak, Dimak eta Ziortza-Bolibarrek ere mankomunitatean sartzeko eskaera egin berri dute –76 udalerri izango dira laister–.

UEMAren helburu nabarmenenak dira udalen euskalduntzea, udalerri euskaldunen zaintza eta garapena eta bertako herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea.

Kanal honetan artxibatua: UEMA

UEMA kanaletik interesatuko zaizu...
Udalerri euskaldunen eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua.


Eta zuk, bisitari, ba al dakizu hemen euskaraz egiten dela?

Zumaiako kaleetan ikusiko dituzu hemendik aurrera. Gidak azalpenak emango dizkie turistei: euskararen jatorriaz arituko da, non egiten den eta zein euskalki dituen esango die, hiztun kopurua asmatzeko zirikatuko ditu. Ez dute flysch ospetsuaz hitz egingo, euskal nortasunaz, kulturaz eta euskarari buruz baizik. Zumaiako Udaleko euskara eta turismo sailek sortutako ekimena da, eta haien belarrietara iritsi dena kontuan hartuta, tankera horretako bisita gidatu bakarra da Euskal Herrian.


2018-03-13 | Bizkaie
Arantzazu UEMAko kide izango da

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 86. udalerria izango da.


Errezilen eta Alegian etxe berriak
Eraikitzen hasi aurretik euskararen hauskortasuna neurtu dute

“Errezilen etxe gehiago egingo direla, eta zer? Euskara ahultzeko beldurra? Baina gu beti izan gara euskaldunak eta hala izaten jarraituko dugu”. Ez dugu errezildarraren ahotik entzun esaldi borobil hori, baina izan zitekeen, halakoxea baita aldartea biztanle berriak etorriko badira ere euskal komunitatea arriskuan ikusten ez denean. ARGIAk Xebero Agirretxe herriko alkatearekin, Nekane Zinkunegi zinegotziarekin eta Arritxu Zelaia hizkuntza aholkulariarekin hitz egin du. Hirigintza... [+]


2017-10-06 | ARGIA
Zergatik egiten dute euskaraz gutxiago bermeotarrek ondarroarrek baino?

Ondarroan euskararen ezagutza %79koa da eta erabilera ere bai. Bermeon ezagutza %72koa da eta erabilera %33koa. UEMAk ikerketa sakona egin du askotariko faktoreak lantzeko.


2017-09-08 | ARGIA
Udalerri euskaldunetako gazteek Orion ezagutuko dute elkar

UEMAk Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu. Euskaraz bizi diren gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea eta besteengan eragitea lortzea da helburua.


2017-07-06 | ARGIA
Euskara eta turismoa lotzeko ekimenak landu dituzte Oriok, Zumaiak, Azpeitiak eta Nafarroako Gobernuak

UEMAren ustez Nafarroako Turismo Planak euskara kultur ondare garrantzitsutzat hartu izana aitzindaria da.


2017-07-02 | Ainhoa Bretos
O˝atiko ikasleak galdezka:
Zergatik du hizkuntza batek beste batek baino botere handiagoa?

Udalak euskalduntzen ari diren arren, udalerriak erdalduntzen ari direla adierazi du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Horren aurrean, herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzeko hezkuntza proiektua jarri du martxan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe guztietan. Oñatiko Txantxiku Ikastolan eta Elkar Hezi Ikastetxean izan da ARGIA.


2017-06-23 | ARGIA
EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren aurkako epaia eman du

Bost artikulu baliogabetu ditu, besteak beste, kontratazio administratiboarena eta diru-laguntza jasotzaileen betekizunena. Foru Aldundiak epaia errekurrituko du.


Eguneraketa berriak daude