Nola ez, oraingoan ere, kalean gabiltzanoi gauzak “gaizki” egin ditugula esan digute beren butaka eta bulegoetatik gauzak “ondo” egiten dituzten horiek. Guk salatu dugun errealitate gordinaren inguruko beraien lehen hitza gu kritikatzea izan da, gauzak “gaizki” egin ditugulako. Izan ere, turismoaren arazoa ez da gaurkoa -eta, zer esanik ez, Donostiako Parte Zaharrean-, baina beste horiek isilik egon dira turismoak Parte Zaharra ito duen bitartean.
Ustez “gaizki” omen dauden pintadak, kartelak, pegatak, parodiak -bost lagun identifikatu zituen Ertzaintzak- eta Ernaik Aste Nagusiko mobilizazioa deitzea nahikoa izan dira, auzo elkarteak bere txostenetan, agirietan edota agerraldietan aspaldidanik esaten zituenak eztabaida politikoaren erdian kokatzeko eta gaur arte isilik zeudenak horretaz hizketan hasteko. Lehen helburua eskuratu dugu auzotarrok, eztabaida martxan jartzea, eta pozten gara.
Izan ere, joan den uztailaren 20an, “Turismorik Gabeko Eguna” ospakizunean, Parte Zaharreko berrogeiren bat gazte eta oraindik jubilatu ez garen bi zahar bildu ginen Plaza Berrian auzoak bizi duen egoeraren aurrean zer egin aztertzeko. Izan ere, turismoaren fenomenoa aspaldidanik da ezaguna Donostian, XIX. mendean zabaldu zenetik aurrera. Beti izan du eragina hiriko bizitza sozialean eta donostiarren bizi-baldintzetan, baina oraingoa bezalako egoerarik eta turista inbasiorik ez dugu sekulan ezagutu. Horretaz aritzeko, gure aulkiak hartu eta hantxe jarri ginen borobilean orain terrazaz beterik dagoen plazaren erdian, bertakoen eta kanpokoen harridurarako.
Zaharron aldetik egin genuen lehen ekarpena, guk ezagutu genuen “Plaza de la Constitución” hura nolakoa zen azaltzea izan zen: Udal Liburutegira begira jarri eta eskuinetik hasita, arkupeen azpian, inprenta txikia, liburu denda, aroztegia, zapata denda, harategia, kakahuete eta patata frijitu denda, egunkariak, koadernoak eta bulegoko materiala saltzen zuen paper denda txikia, arrandegi ederra, aseguru agentzia, lau taberna eta Udal Liburutegia. Terrazarik ez orduan... Bizirik zegoen auzo baten plaza, zalantzarik gabe. Gaur dena taberna eta terrazak dira. Eta Plaza Berrian eman den aldaketa horixe eman da Parte Zaharreko kale guztietan. Auzoa desitxuratu digute, barne kohesio soziala suntsitzen hasteraino. Donostiako Parte Zaharra turismoaren mesedetan itotzen, hiltzen ari dira. Eta gure auzoa soilik balitz...
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak azaldu duenez, badakigu sei mila biztanle eskas dituen gure auzoan -herri koxkor baten neurria da-, ostalaritza zerbitzua eskaintzen duten 210 taberna eta jatetxe daudela (29 biztanleko bat), 53 pentsio, 200 pisu turistiko eta bi hotel (hirugarrena eraikitzen ari dira). Guztira, 1.500 ohe baino gehiago eskaintzen dira gure auzoan (%84 inguru ilegalak), bizilagunen %20a... Eta guk “gaizki” dauden pintadak egin ditugula diote?
Eta hau Parte Zaharrean gertatu da, baina eskala txikiagoan bada ere, Donostia osoan martxan dagoen prozesuaren emaitza da. Dagoeneko eragina nonahi nabari da, hiri eredu osoa baita auzo guztietan inposatzen ari direna: soziala, ekonomikoa, kulturala, linguistikoa eta, nola ez politikoa. Programa zabalago baten barruan, San Sebastian Donostia bihurtzeko prozesua irauli nahi dute, ezkerreko Euskal Errepublika baten aldeko dinamika indartu aurretik ito eta, horretarako, orain, “turismoa” eta “turistak” indarrez erabiltzea erabaki dute. “Turist Remenber” kanpaina berriak egin beharko ditugu, ez turista zigortzeko eta ezta ongi etorria emateko ere, baina bai betetzen duen funtzioaz jabe daitezen.
Auzotarrok eztabaida martxan jartzea lortu dugu. Orain bigarren helburua eskuratzea dagokigu: “turista” eta “turismoa” erdigunean dituzten politika publiko zein pribatu basatiak oztopatu eta “auzotarra” eta “bizitza” erdian izango dituztenak sortzeko presio eta praktika sozialak bideratzea eta, beharrezkoa bada, lege injustuen aurrean ekintza zuzena eta desobedientzia zibila garatzea. Zergatik bete onurarik ekartzen ez dizkiguten erabaki administratiboak?
Ezin dugu indar politiko guztiak edo gehienak pisu turistikoen kopurua mugatzeko, pisu ilegalak dituztenak zigortzeko, politiko fiskala eraldatzeko edo gai hau kontrolatzeko sistema adostu arte zain egon. Indar politikoen akordioaren zain gauden bitartean, etxebizitzen prezioa eta alokairua gora doaz Donostia eta inguru osoan; lanaren prekarizazioa aurrera doa, bereziki ostalaritzan, Ubarretxenak zapi urte daramatza sektoreko hitzarmenik izenpetu gabe; espazio publikoaren pribatizazioa eta merkantilizazioa zabalduz doa, plazak eta espaloiak pribatizatuz; ostalaritzako UTE eta frankizia mota guztiak indartuz doaz, bertako tabernarien kaltean eta etekinen banaketa oztopatzen dute; komertzio txikia desagertzen edota turismoa begira jartzen ari da; merkatalgune handiak sortzen diren bitartean (Mercadona); gure hizkuntza eta kultura desagertzen ari dira, ingelesa eta kontsumorako kultur eskaintza zabaltzen doan heinean. Bi hitzetan, “turista” eta “turismoa” zentralak bihurtu dira politika publiko eta pribatuetan. Nolabait esatearren turismoa, Inditex eta pintxoak lotzen dituzten politikak nagusitu dira, Euskal Herriarentzat suizidak direnean. Nahikoa da! esateko gaia iritsi da.
Gauzak horrela, mila arrazoi daude Ernaik Donostiako Aste Nagusian antolatu duen manifestaldian parte hartzeko. Ni, behintzat, han izango naiz. Turista eta turismoa ardatz dituzten politikei ez!
Joseba Alvarez, SORTUko kidea eta Donostiako Parte Zaharreko auzokidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]
Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?
Hedabideetan ere agertu... [+]
Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]