Trebiñuarrek PPren eta PSOEren ezezkoa jaso dute Espainiako Kongresuan

  • Espainiako Kongresuak atzera bota du Trebiñuko konderria Araban sartzeari buruzko lege proposamena, PPko eta PSOEko ordezkarien aurkako botoekin, Efe agentziak jakinarazi duenez. Sustatzaileek Gorteetara eramango dute eztabaida.


2014ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astearte arratsaldean egin da eztabaida Kongresuan. Han izan dira proposamena babestu duten Eusko Legebiltzarreko alderdietako ordezkariak, hainbat erakunde eta herri plataformetako kideekin batera. Besteren artean EAJko Xabier Agirre, EH Bilduko Belen Arrondo, PSE-EEko Txarli Prieto, EAEko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta Udalbiltzako lehendakariorde Iratxe Lopez de Aberasturi joan dira Madrilera.

Trebiñuko alkatea: "Arazo administratiboak konpontzea dugu helburu"

Eskakizunaren atzean "xede independentistarik" ez dagoela azaldu du Trebiñuko alkate Ignacio Portillak. Dioenez, "arazo administratiboak konpontzeko" saiakera bat da: “Estatuak probintzien mugak aldatzeko eskumena du, eta Estatuak aldeei galdetu behar die”. Eitb-k jaso ditu bere hitzak, baita Gasteizko alkate Javier Marotorenak ere. "Araba Trebiñu izan behar da”, adierazi du Marotok; baina gaineratu du batasuna Kongresuan lege baten bidez bultzatu behar dela, eta ez Eusko Legebiltzarraren lege-proposamen baten bitartez.

Trebiñuko eta Argantzungo udalen ekimenez eztabaidatuko dute Madrilen konderriko afera. Berria egunkariak egin dien elkarrizketan, urratutako bideak "atzera bueltarik" ez duela nabarmendu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trebiñuko konderria
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!