Transexualak babesteko adierazpena aurrera, UPN eta PP gabe

  • Pertsona Transexualen Despatologiaren Nazioarteko Egunarekin adierazpena eraman dute Mahai eta Eledunen batzarrera kolektibo horren alde. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal duguk, PSNk eta Ezkerrak babestu egin dute eta UPN zein PP abstenitu egin dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko urriaren 20an - 11:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Parlamentuaren izenean adierazpen horrek jasotzen duena da, babesa ematen diotela aktibista talde horrek transexualen alde egindako lanari eta transexualen patologizazioaren aurka. Horrez gain, herritarrei dei egiten diete heldu den urriaren 24an antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera. Transexualen eskubideen alde egitera deitu dute gizartea.

Nafarroako Parlamentua "transfobiarik gabeko gunea" dela ere jaso du adierazpenak eta transexualen aurkako erasoak salatu ditu. Horrez gain, legea indartzea ere adostu dute.

(Albistea CC lizentzia baliatuta ekarri da Euskalerria Irratitik. Hemen originala)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude