Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

  • Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak egiten diela erantzun dute Gurutzetatik.

Argazkia: ESK

2024ko abuztuaren 20an - 09:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Ez da onargarria edozein tratamendu mediko edo kirurgiko eskuratzeko beharrezkoa izatea, kasu guztietan, unitate honek trans izaera egiaztatzea. Zer eskubiderekin erabakitzen dute profesional horiek nor den trans eta nor ez?”, kritikatu du ESK sindikatuak. “Psikiatra batek lehen elkarrizketa egitea ez da batere lagungarria transaren errealitatea despatologitzatzeko”, gehitu du.

Bide beretik hitz egin dute Lumagorri, Anitzak eta Loratuz Lotu kolektiboek, eta salatu dute beren identitateak zalantzan jartzea sistematikoa dela Genero Identitatearen Unitatean: “Zalantzan jartzen du gure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko dugun eskubidea eta autonomia. Unitateak trans pertsonei eta gure nortasunei egiten dien paternalizazio horrek edozein autonomia kentzen digu”.

Eskatu dute tratamendu hormonalak jasotzeko baldintza gisa “genero-rol misoginorik ezartzen ez duen zerbitzua” eskaintzea, eta lehen kontsulta endokrinoek egitea, kontuan har daitezen pertsonaren osasun-egoera, balizko kontraindikazioak eta bigarren mailako ondorioak. Alegia, psikiatriaren bidea erabat ezabatzea eskatu dute, eta laguntza psikologikoa edo psikiatra “bakar-bakarrik egin dadila pertsonak hala eskatuz gero”.

Gurutzetaren erantzuna

Gurutzetako ospitaleko zuzendaritzak erantzun egin dio salaketari eta ziurtatu dute legea betetzen dutela eta ez dutela bazterketarik egiten. “Pertsona bat Genero Identitatearen Unitatera bidaltzen dutenean, lehenbiziko kontsulta endokrinologian izaten da, ez psikiatrian; 15 urte arte, pediatrian. Haiek aztertzen dute kasu bakoitza, eta probak eskatzen dituzte. Prozesu osoan laguntza psikologikoa eskaintzen da, eta gero, tratamendua hasten da, hormonekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025-04-30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024-05-02
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude