Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400 bat aditu eta esperientziadunek parte hartu dute. Imanol Pradales lehendakaria ere bertan izan da eta "ikuspegi erredukzionista gainditzeko" eskatu du.
Astelehenean eta asteartean ari dira egiten Naizen haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko I. Nazioarteko Biltzarra. Adingabe Transexualen Familien Elkartea da Naizen eta "haur eta gazte transexualitatearen errealitatea ulertzeko, ahalik eta akonpainamendurik onena eskaintzeko xedez", antolatu dute biltzarra. Elkartearen ordezkari Bea Severrek kongresuari hasiera eman dio Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan. Imanol Pradalesek, bere aldetik, hasiera instituzionala egin du. Horien ostean, EHUko irakasle eta Naizeneko sortzaile Aingeru Mayorrek hartu du lekukoa eta biltzarraren leloaz solastatu da: "Ulertu, lagundu ahal izateko".
Mayorrek adierazi du duela hamabost urte transexualitatea "ikusezina eta pentsaezina" zela, baina gaur egungo ume transak bere sexu identitatea "errespetatua eta onartua" duten lehen belaunaldia direla. Gogoratu du ezinbestekoa dela ulertzea "gauza bat izatea dela, eta bestea edukitzea", eta beraz, sexu identitateak prozesu kognitiboekin duela zerikusia eta kulturak "erabat" baldintzatzen duela. Umeek sexu identitatea "ukatua" izateak sortzen duen ondorioez ere mintzatu da; adierazi du tratamendu hormonaletan atzera egiten dutenak "gutxienekoak" badira ere (%2), haien identitatea ez onartzeak "tristura, depresioa, larritasuna, eta hiltzeko nahia" sor diezaiekeela. Zehaztu du, halaber, pubertaroa gaindituta duten nerabeek "sufrimendu maila handiagoa" dutela.
Bere interbentzioa profesional faltaz ohartarazten amaitu du, adibide bezala unibertsitateetan trans espezializaziorik ez dagoela gogoratu baitu. Bide beretik deitoratu du azken aldian "atzera pauso larriak" ematen ari direla, gorroto delituen eta eskola jazarpenaren "gorakada" dakartenak.
Kongresu aldeaniztuna
ETBren zifren arabera, 400 aditu izan dira I. Nazioarteko Biltzarrean. Haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko alde eta ikuspegi anitz landu dituzte kongresu osoan zehar. Naizenek haien sare sozialetan lehenengo eguneko adituek egindako zenbait esaldi garrantzitsu azpimarratu ditu. Ekintzaile transfeminista den Josebe Iturriozen interbentzioaz zenbait aipu jaso dituzte: "Trans errealitateak sistema kapitalista zishetero patriarkala dinamitatzera datoz", edota "trans pertsonentzat garrantzitsuena da zis-hetero arau-sistemaren aurka borrokatzeko tresnak izatea, ez hainbeste hormonazioa".
Halaber, Naizenek jasotako adierazpenez haratago adierazi du "horrelako espazio akademikoek aztertua izateko beldurra" eragiten diotela sarritan, trans pertsonak "ikerketa objektu bezala" tratatzen dituztelako. Ondorioz, auzia ikuspegi kliniko batetik aztertzeari uko egin eta binarismoa problematizatu behar dela ohartarazi du, "gizon eta emakume identitateak naturalizatzeari" utzita.
Naizenek jasotako adierazpenei jarraiki, Jiska Ristori psikologoak egindako parte hartzearen inguruan hau jaso dute: "Garrantzitsua da esatea pubertaroaren aurretik ez dagoela inolako interbentzio medikorik, komunikabideek ez baitute horren berri eman". Transit zerbitzuaren sortzailea den Rosa Almirallen inguruan, aldiz, beste hau: "Profesionalek oso begirada irekia eta sexu-aniztasunari buruzko prestakuntza izan behar dute."
"Ikuspegi erredukzionistak gainditu"
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradales ere bertan izan da. Trans auziaz eta horientzako lehen mailako arreta "integrala" eratzeaz aritu da. Adierazi du "ikuspegi erredukzionistak gainditu eta pertsona bakoitza den bezalakoa izateko eskubide osoa bermatu" behar dela. Pradalesek salatu du bera "mutila zakila duena" eta "neska bulba duena" esaten zuen gizarte batean hezi dela, baina ikusi dugula "ikuspegi erredukzionista hori erabat okerra" zela. Jendartearen erantzukizuna ere mahai gaineratu du: "Gizarteak huts egingo du haur edo nerabe orok ez badu bere komunitatearen babes eta maitasunarekin askatasunean garatzea lortzen".
Bestalde, lehen mailako arretan trans pertsonentzat egingo diren eguneraketez hitz egin du. Duela hilabete eskas ezagutarazi zuen Osakidetzak trans pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak (tLMAZ) jarriko zituela abian. Pradalesek "ikuspegi erredukzionista gainditu" behar dela dio; baina tLMAZaren kasuan, transak ikuspegi medikora mugatzen jarraitzen ditu Eusko Jaurlaritzak, hala salatu zuten zenbait kolektibo transek, Loratuz Lotuk, Anitzakek eta Lumagorri HATek. Gainera ohartarazi zuten, "trans kolektiboari erabakitzeko eskubidea kentzen diola", eta " Trans Legeak jasotzen dituen printzipio nagusiekin kontraesana sortzen" duela.
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.
Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek.
Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.
Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]