Teresa del Valle antropologoari emango diote Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

  • 81 urteko donostiarrak jasoko du saria euskal antropologian ikuspegi feminista txertatu duelako. Pozik eta eskertuta dago Berrian adierazi duenez.


2018ko uztailaren 17an - 12:11
Teresa Del Valle euskal antropologoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arantxa Iraola kazetariak egindako elkarrizketan, feminismoak asko irakatsi diola dio Del Vallek. “Ni pertsona gisa nintzenaren kontzientzia hartzea ekarri zidan feminismoak eta izan nahi nuenarena”.

2018ko martxoaren 8a oso berezia izan zela azaldu du eta deigarria egin zitzaiola. “Jende gazteak hartu du kalea eta oso ondo egiten dute”. Emakumea espazioak irabazten doala gaineratu du eta gizonekin aliantza hobeak lortu ahala, egoteko era berriak konkistatuko direla. “Garrantzitsua da aintzat hartzea, mugimendu hauetan (feminismoari erreferentzia eginez) urratsak emango direla baina sarri zailtasunak badaudela”

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Euskal Herriko humanitateak, kultura, arteak eta gizarte-zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsonen bikaintasuna nabarmentzen du sari honek.

Pasa den urtean Montxo Armendarizek irabazi zuen bere lanetan Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzeagatik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
Eguneraketa berriak daude