Puigdemontek “horrela ez” esanda, gauza asko esaten ditu batera

  • “Així no”: bi hitz horiek geratuko dira Carles Puigdemontek asteazkenean transmititu duen mezutik, “horrela ez”. Argi dago ezta? Ba agian ez hainbeste. Eta hori da mezuaren bertute politikoa.


2017ko urriaren 05ean - 01:20
Carles Puigdemont asteazken gaueko mezuaren emanaldian.

Interesgarria litzateke jakitea diskurtsoan horrela formulatzera iritsi aurretik beste zein aukera baztertu dituzten Kataluniako presidentearen aholkulariek eta ea inspiratu ziren Gran Hermanon parte hartu zuen bilbotarraren “horrela es mutiko” famatuan.

Bueno, azkeneko hori agian ez. Igual da: “Així no”. Laburra, zehatza, perfektua esan liteke. Zeren, dena dauka: irmotasuna –ez du adierazten Espaniako erregearenganako morrontzarik– eta irekitasuna –“horrela ez” batek beti dauka barruan “honela bai” bat, nahiz eta, gauzak nola dauden ikusita “honela” berdin X den momentuz; eta ez dirudi datozen egunetan ekuazioa argituko denik–.

"Horrela ez" esatean inplizituki onartzen da beste moduren batera baietz. Nola ordea?

Badauka hizkuntza ere, detaile esanguratsua: Kataluniako presidenteak hitzaldiaren parte bat gaztelaniaz egin duen arren, monarkari eskainitako titularra bota aurretik (gogoratu: “Horrela es mutiko”), zera esan du: “Zure maiestatearengana zuzendu nahi nuke, ezagutzen duzula eta hitz egiten duzula badakidan hizkuntzan”. Eta jarraian, katalanez. Plataforma per la Llenguak eskertuko zion. Inork bozkatu ez duen horri berriz, bere Aznar momentua –badakizue, katalana intimitatean– eman dio.

Felipe Uve Makiltxok asteartean erabilitako Clint Eastwood tonuak, –zeinari keinu groteskoak ere ez zitzaizkion falta izan, Carlos III.aren koadro bat baitzeukan atzean, non monarka gerrarako jantzita agertzen den: scary shit– erantzun gisa jaso du, Generalitateko jauregitik, Fred Astaireren eszenaratze bat, diskutso bat zibila eta zabala (Aralarren baimenarekin erabilitako kontzeptu politikoa, copyright 2005).

Erregearen justu kontrakoa

Kataluniako presidentearena izan da, justu kontrakoa egitearen artea: Borboia eserita, Puigdemont zutik. Borboiaren atzean horma, Puigdemontenean ate irekia. Borboia gauza gogorrekin –estatua, konstituzioa–, Puigdemont gauza bigunekin –bakea, bitartekaritza–. Independentzia hitza aipatu ere ez; are gutxiago datorren astelehenean, diotenez, Parlamentuan egingo den alde bakarreko aldarrikapena.

Suaviter in modo, fortiter in re. Lider moderatuaren karta jokatuz iritzi publikoaren aurrean gol bat sartu nahi zuen Puigdemontek. The New York Times-en “Separatist leader calls for mediation” irakurrita, badirudi lortu duela. Pentsa jokaldia polita izan ote den, Iñigo Urkulluri harridura ikur bat atera diola Twitterren; alegia, emozio humano bat adierazten duen tekla sakatzera animatu dela; hori Adurizek ere ez du lortzen Alonsotegikoarekin.

Kultura kontua

Gero eduki ditu esaldiak, “així no” bezain deigarriak izan gabe, alegia, izan gabe asalto bat irabazteko disparatzen den ukabilkada, badaukatenak gaitasuna konbatea oso aldeko baldintzetara eramateko.

Moderazioaren karta jokatuz iritzi publikoaren aurrean gol bat sartu du Kataluniako presidenteak

Adibidez, hau: “Bakea, elkarrizketa eta akordioa gure herriaren kultura politikoaren parte dira”. Ojo, “kultura”. Ojo, “gure herriaren” –baina agian ez “zuenaren”–. Kataluniako prozesua izaten ari den gauza konplikatu, maiz kontraesankor eta sarri harrigarriaren erdian, klaro samar geratzen ari den gauzetako bat da kultura politiko espainiar eta katalanaren arteko diferentzia.

Alderdiekin esplikatzeko: autonomia berrezarri zenetik Kataluniak izan ditu bost presidente, horietatik bi gobernu tripartitoetan; eta beste guztiek ere, Pujolek bere urrezko aroan salbu (84-92), beti paktatu behar izan dute zerbait norbaitekin. Gehitu horri Espainiako Gobernua osatzeko katalanen premia izan den bakoitzean antolatu diren karanbolak. Non-stop negoziazio bat, hamarkada askotan.

Eta konparatu hori, bipartidismoaren ordez lau alderdi nagusi dituen parlamentu berria ikusi zutenean “gobernaezina” hitza gastatzen hasi ziren politikari espainiarrekin. Akordioia jotzea ez da inoiz izan haietako askoren afizioetarik; beste erremediorik geratu ez zaienean ere, ez dute tiki-taka handirik erakutsi adostasunetarako zeren, ondo pentsatzen baduzu, parlamentu baten ideia bera “gobernaezina” zitzaion sektore zabal bati 1978ra arte. Ez eskatu patatarik sagarrondoari.

Nahasten direnean bi kultura politiko horiek, ultra-paktista eta adostu beharra porrot gisa hartzen duena, eta iristen direnean "hau ala hori" puntura, egoerak ez dirudi bideratzeko erraza. Puigdemontek nola bideratu daitekeen ez du esan; nola ez den egin behar bai: "així no".

Eta hari musikalak “bitartekaritza” pieza asko jo duen egun batean, Kataluniako presidenteak dantza egiten dakiela erakutsi du. Clint Eastwood errebolberra husteko aitzakiarik gabe atzokoagatik. Gaur nork hitz egingo du 21:00etan?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


2021-10-20 | Saioa Baleztena
Carme Forcadell
“Espetxetik lehen bezain errepublikar eta independentista atera naiz, baina feministagoa”

2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]


2021-06-30 | ARGIA
PSOEk Kataluniaren erreferenduma inolaz ere ez duela onartuko adierazi du Pedro Sánchezek

Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.


2021-05-26 | Ixone Arana
Preso politiko katalanei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-11-18 | Saioa Baleztena
Jaume Asens
“Elkarrizketa eraginkorra izanen da presoak aske daudenean bakarrik”

Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
42 milioi euro gastatu zituen Espainiak Kataluniako erreferendumaren aurka aritu ziren polizien gainsoldatetan

“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.


2020-09-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko dela preso politiko katalanen indultuak tramitatzen

"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


Eguneraketa berriak daude