Sarek larunbateko ekintzen egitaraua aurkeztu du

  • Ekintzarik nagusiena arratsaldeko 17:30ean La Casillatik irtengo den manifestazioa izango da. Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude izango da aurtengo leloa, eta hiru helburu zehatz edukiko ditu: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 11n - 10:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtebete igaro da jada Sarek deitutako iazko manifestazioan Bilboko kaleak bete zituztenetik. Ordutik, presoen egoerak berdin jarraitzen duela adierazi dute. Hala ere, bi alderdi azpimarratu dituzte: Iruñea eta Gasteizko parlamentuetan gertatutakoa. Bertan, espetxe politikaren aldaketa eta larriki gaixorik diren presoen askatasuna eskatzeko iniziatibak onartu ziren. Bertako alderdi politiko guztiek onartutako iniziatibak izan ziren, PP eta UPN izan ezik, horiek soilik geratu ziren indar metaketa horretatik kanpo.

Horrez gain, euskal sindikalgintzako eremu osoak ere bat egin du iniziatibarekin. Beraz, aurrerapauso garrantzitsuak eman direla adierazi dute gaurko deialdian. Bestalde, iparraldean gauzatu zen ETAren armagabetzea da Sarerentzako bigarren gertaera garrantzitsuena. Izan ere, gertaera hori iparraldeko alderdi guztien babesarekin lortu zen, eskuin zein ezkerreko alderdien laguntzarekin.

Hori dela eta, larunbat honetan burutuko duten manifestazioak ere, bide horretan lagundu behar duela adierazi dute. Gasteiz zein Iruñeko adostasunetatik abiatuz Paris eta Madrilen eragin ahal izateko ezinbesteko urratsatzat ikusten dute. Urrunketa politikaren ondorioak oso larriak direla esan dute. Euren senideak 40 minutuz bisitatu ahal izateko egiten dituzten kilometroak kontuan izanik, senideek munduari buelta eta erdi emateko aukera izango luketela aitortu dute (63.000 km inguru).

Espetxe politika honengatik, “motxiladun umeek” euren haurtzaro zein gaztaroa baldintzaturik dute, asteburuetan ehunka kilometro egin behar baitituzte aita, ama edo biak ordu jakin batez ikusi ahal izateko. Horregatik pasadan astean kolektibo hau manifestazioarekin bat egin zuen.

Larunbatean ozenki salatuko dute, espainiar estatuak zigorren batuketak ez aplikatzearren, beraien zigorra bete eta gero kartzelan jarraitzen duten presoak gehiago direla. Gogoan izango dute larriki gaixorik dauden presoak. Euren bizia lau horma horien artean galtzen ari diren presoak direla adirazi dute, gaixotasun sendaezinak izanik ere, kartzelan mantentzen dituztelako, beraien etxekoengandik urrun eta ia kasu guztietan artatzeko aukerarik ere eman gabe.

Beraien ustez, egoera hau urte betez mantentzea ezinezkoa da, arindu beharreko zama da. Horregatik, larunbatean Bilboko kaleak jendez betetzeko deia egin dute: “izan dadila urte bete gehiago, urte bat gutxiago geratzeko”. Leloa, lehen aipatu bezala, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, izango da helburu zehatz baten baitan elkartutakoa: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.

Saretik mobilizazio honen garrantzia azpimarratu du. Ahalegin kolektibo honek aurrera egiteko balio dezan nahi dute. Euren gotorlekuetan daudenak mugiarazteko, espainiar zein frantziar estatuei egoera honen amaiera exijitzeko, eta elkarbizitza baterantz abiatzea posible dela irudikatzeko. Helburutzat hori izanik, elkartzeko deialdia zabaldu dute eta egun horretan egingo diren ekintzak azaldu dituzte.

Egitaraua

Aurten badira zenbait berrikuntza: goizean goizetik ekintza desberdinak egongo dira; kulturalak, sozialak, musikalak, eta aldarrikapenez josiak.

11:00etan lehen deklarazioak La Bolsan.

11:30ean mahai ingurua izango da, La Bolsan: “gizarte zibilaren parte hartzea gatazka ezberdinen konponbidean”. Moderatzailea: Pili Kaltzada. Parte hartzaileak: David Fernandez, Catalunya; Mario H.Calixto, Colombia; Anaiz Funosa, Ipar Euskal Herria; Joseba Azkarraga, Sare.

Goizetik bestalde, Areatzako gunetik abiatu eta Bilboko alde zaharreko kaleetan zehar, txistulariak, trikitilariak, batukada eta SARE Kantari.

12:30.- Areatzako gunean, Porrotxen ikuskizuna egongo da. Umeentzako ikuskizuna izango da, eta emanaldiaren hasiera kartzelan dauden Xua, Haitz eta Izar txikientzako argazki herrikoi bat ateratzeko baliatuko dugu.

13:30.- Areatzan ere, Bertso saioa: Oihana Bartra; Miren Amuriza; Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariekin.

15:00.- Kepa Junkera eta Sorginak.

Uneoro Areatzan jateko eta edateko aukera emango dute. Ondoren, 16:30ak aldera La Casillarantz abiatuko dira, 17:30ean hasiera emango baitzaio manifestazioari. Eta amaitu bezain laster, Areatzan berriro ere bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da: “Anita Parker” eta Tximeleta.

Manifestazioa 17:30ean hasiko da La Casillatik, ohiko ibilbidea egin ondoren Bilboko Udaletxean amaituko da.

Antolakuntzan 600 bolondres baino gehiago arituko dira. Aurreko urteetan bezala, diru laguntza biltzen petodun bolondresak egongo dira; petoak horiak eta Sareren logoa daramatenak izango dira, eta eramango dituzten poltsak beltzak, izendatuak, eta logo berbera dutenak izango dira. Jasotako diru laguntza mobilizazio honen gastuei aurre egiteko erabiliko dute.

Albistea hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude