Sanferminetako bortxaketaren epaiketa: eztabaida Twitterren Espainiako hedabideen ikuspegiagatik

  • Astelehenean hasi da iazko Sanferminetako talde bortxaketari buruzko epaiketa. Ateak itxita egingo da, eta hedabideek ezingo dute epaiketa gelara sartu. Hala ere, indarkeria matxistaren inguruan sortzen den “show telebisiboa” dela medio, Iruñeko epaitegia hedabidez josita dago.


2017ko azaroaren 14an - 13:05
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea sanferminetan. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Epailearen aurreko deklaraziorik ezean, kazetariei eginiko adierazpenak urrea bailiran hartu dituzte hedabideek. Bost akusatuen– horien artean Guardia Zibil bat eta militar bat – abokatuak  adierazi du erasotzaileak errugabeak direla eta errua emakumearena dela. Hitzok nahikoak izan dira Espainiako hedabide nagusientzat gertakaria itxuraldatzeko; erasotzaileak biktimizatu eta emakumeak jasandako erasoa ezbaian jarri dute. Epaiketaren inguruan albistegiak ematen ari diren tratamendua salatu dute hainbat Twitter erabiltzailek.

Antena 3 izan da kritika gehien jaso dituen katea. Espejo Público programan goiz osoa pasa dute epaiketari eta erasoari buruz hizketan; erreportaje bat ere egin dute, orain dela urtebete gertatutakoa azaltzeko asmoz. Ikusi ez dutenentzat, #LaManadaAJuicioA3N traolan irakurri daiteke elkarrizketatutako polizia, abokatu eta aditu guztiak gizonezkoak direla, eta azaldutako ikuspuntutik erasotzaileak sortutako zirku mediatiko guztiaren biktimatzat jotzen dituela. Irantzu Varela ekintzaile feministak bortxaketaren aldeko kultura sustatzea leporatu dio Antena 3i txio bidez.

 

 

Hala ere, indarkeria matxista zalantzan jarri duen azkena Nacho Abad Antena 3eko kazetaria izan da. Goizean goiz jarritako txio batean, emakumeak jasandakoa bortxaketa edo bi aldeek adostutako sexu harremana izan zen galdetu du. Jaso duen kritika zaparrada berehalakoa izan da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Eguneraketa berriak daude