Rey Urmenetaren heriotzaren aurrean, haserrea eta samina LABek eta ELAk

  • Tristura, samina eta haserrea bezalako hitzak erabili dituzte ELA eta LAB sindikatuek, Xabier Rey Urmenetaren heriotzaren aurrean. Espetxe politika ankerrari egotzi diote gertaturikoa.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 07a

ELAren hitzetan, "Xabier Reyren heriotza banaezina da espainiar Gobernua oraindik aplikatzen ari den espetxe-politika ankerretik: preso asko senideengandik urrundu eta espetxeko lehen gradua aplikatzen zaie modu injustu batean. Xabier Rey, zeinari ez zitzaion atentaturik leporatu, duela hamar urte sartu zuten preso, eta ordutik lehen graduko erregimenean mantendu dute. Salbuespenezko erregimen hau gaur euskal presoen %92ri aplikatzen zaio, baina horretarako, ia kasu gehienetan, ez dago baldintza objektiborik, beharrik edota legeak aipatzen duen arrazoirik".

Mendekua helburu duen espetxe-politika salatu ostean, "ELAk espainiar Gobernuari exijitzen dio legea bete dezala, dispertsio politika bertan behera utzi eta gradu-progresioa lortzeko modua bidera dezala; horrela banakako tratamendua eta espetxe-onurak izateko aukera posible izango da".

LABek argitaratu duenez, biktima berririk egon ez dadin premiazkoa da espetxe politika aldatzea. " Entzuten ari gara beharrezkoak direla iraganeko minaren aitortza, erreparazioa eta elkarbizitzaren eraikuntza, baina ezin ditugu ahaztu oraindik ere indarrean dauden eskubide urraketak, oraindik ere sortzen ari diren biktima berriak, eta sor daitezkeenak, horiek ekiditeko erabaki eta neurri berriak jartu ezean. Argi dugu indargabetu egin behar direla biktima eta sufrimendu berriak eragiten dituzten politikak. Zentzu honetan, premiazkoa da euskal presoek jasaten dituzten salbuespenezko neurriak desaktibatzea, isolamendu egoerak amaitzea, lehen gradutik ateratzea eta Euskal Herrira gerturatzea, preso guztiak etxeratze bidean kokatuko dituen prozesu baten baitan".

LABek dei egin die euskal langileei heriotza salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal preso politikoen egoeran aldaketak iradoki ditu Pedro Sanchezek

Presidente bezala eman du bere lehen elkarrizketan Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoen egoeraz hitz egin du Espainiako Telebista publikoan.


Presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestaziora deitu dute

Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.


2018-06-17 | ARGIA
1.500 pertsona manifestatu da Baionan, Esnal, Haranburu eta Parot anaien alde

Egun bat gehiagorik ez lemari atxikiak, ehunka lagunek bat egin zuten Lapurdiko hiriburuko karriketan. Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor preso lapurtarren baldintzapeko askatasuna eskatu zioten Macronen gobernuari ozenki.


2018-06-14 | ARGIA
Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont-de-Marsan espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak

Tarascon kartzelan izan da Asier Ezeiza azken urtea, bere sorterritik 750 kilometrora, eta orain Mont-de-Marsenera aldatu dute Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez.


Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018-06-04
Espetxe politikaren aldaketa sustatzeko Orain Presoak ekimena aurkeztu dute

Orain Presoak ekimena aurkeztu dute espetxe politikaren aldaketa bultzatzeko hainbat pertsona ezagunek sinatutako idatziarekin. Manifestua zabaltzeaz gain urriaren 20rako mobilizazi bat iragarri dute Bilbon.


2018-05-29 | Euskal Irratiak
Bagoaz mugimenduak manifestazio handi bat deitzen du ekainaren 16an

Manifestazio bat antolatzen du Bagoaz mugimenduak ekainaren 16an, Frédéric Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Unai eta Jon Parot euskal preso politikoen askatasuna galdetzeko.


2018-05-22 | ARGIA
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia

Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.


Zuek zarete terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude