Greba mugagabean 37. eguna izan zuten ostegunekoa Bilboko Arte Ederren Museoan azpikontratatuta lan egiten duten beharginek.
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen duten museoko patronatua jo dute "azpikontrataten prekaritatearen" erantzule. Hori dela eta, "prekaritatearen txiringitoa" muntatu zuten museoaren parean.
Grebaren ondorioz itxita dagoen museoaren aurrealdean toallak eta eguzkitakoak zabaldu zituzten langileek 37. greba egunean. "Prekaritatearen txiringitoa" muntatu zuten, euren egoeraren "erantzuleak", "Aburto, Rementeria, Urkullu edota Viar on holiday" (oporretan) dauden bitartean. Museoko jabe diren erakundeak (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) "erantzukizunak saihestuz" ari direla salatu du Juan Jose Capetillo langileen bozeramaileak. Ondorioz, aurtengo udarako museoaren apustu nagusia zen hiperrealismoari buruzko erakusketako artelanak "Alemaniara itzul daitezke inork ikusi gabe, eta muntaiak eragindako gastuak ordainduta, gainera".
Joan den astean Manpower Group enpresak orduko 0,25 zentimoko igoera proposatu zien beharginei. Eskaintza "miseria izozkiekin" parekatu dute. Luzatzen ari den negoziazioa bizkortze aldera, epe laburrean langileak izango dira enpresari eskaintza egingo diotenak. Hilean 1.200 euroko soldata garbia eskatzen dute, 14 pagatan, baina prest daude datozen hiru urteetan progresiboki jasotzeko igoera hori.
(Albiste hau Uriola.eus-en argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)
Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.
Sanferminak ate joka, Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobus gidariek greba mugagabeari ekin diote asteazkenean. Lanuzteak jaietan izango duen eraginaren aurrean, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: Sanferminak hasi... [+]
Sindikatuaren arabera Gasteizko garraio publikoko konpainiak bazekien langileak osasun arazoak zituela, eta "presioaren ondorioz" ekainaren 23an istripu larria izan zuen.
Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]