Prekarietatearen aurka, mobilizazioak Ezkerraldean

  • Prekarietatearen aurkako mobilizazioak deitu dituzte apirilaren 29 eta 30ean Ezkerraldean, “etorkizuna eraikitzeko prekarietatea eta kapitala suntsitu” lelopean. Ezkerraldeko, Bilboko eta Uribe Kostako gazte mugimenduek egin dute protestarako deia.


2016ko apirilaren 21ean - 10:00
Bi eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Idatzi bateratu baten bidez, “antolatzera eta borrokatzera” deitu dituzte gazteak. “Ito nahi gaituen sistema kapitalista heteropatriarkala apurtzeko eta sistema bera babesten duten eragileen eta klase menperatzailearen aurka egiteko unea da”, diote.

Prekarietateari aurre egiteko politikariek eta sindikatuek proposatzen dituzten neurriak kritikatu dituzte: “Jasaten dugun egora lazgarri honen aurrean, agintzen gaituzten eta komeni zaienean gure bozka, babesa eta laguntza ekonomikoa zein fisikoa eskatzen diguten alderdi politiko zein sindikatuei ahoa betetzen zaie, promesez eta konponbidez”. Salatu dute “betikoen mesedetan” jarduten dutela agintariek. LOMCE legea ekarri dute gogora: “Bidea argitzen saiatzen dira hezkuntza gero eta negozio handiagoa bihurtuz”.

Honako egitaraua aurkeztu dute:

Apirilak 29 (Santurtzi)

19:00 Manifestazioa (Gernika Parkean hasita)

Apirilak 30 (Sestaoko ACB)

10:00 Prekarioen mahaingurua

12:00 Sindikatuen mahaingurua

14:00 Bazkaria

16:00 Eskulanak: gure aldarriak eraikiz

     


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude