Portu eta Sarasolaren tortura kasuagatik Espainia zigortu du Estrasburgok

  • Giza Eskubideen Europako Epaitegi Estrasburgok zigortu egin du Espainiako Estatua Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura kasuagatik. Torturaren aurkako Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu duela ebatzi dute. Kalte moralengatik 30.000 eta 20.000 euro eman beharko dizkie Espainiako Estatuak, hurrenez hurren.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 13a

Portu eta Sarasolaren defentsak Estrasburgora joatea erabaki zuen, Gipuzkoako epaitegiak zigortu egin zituen lau torturatzaileak absolbitzea erabaki zuelako Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ondoren, Konstituzio Epaitegiak ez zuelako onartu epai honen aurkako helegiterik.

Kartzelan daude egun Igor Portu eta Mattin Sarasola, ETAko kide izatea eta 2006ko abendauren 30ean Barajasko aireportuan egindako atentatuan bi pertsona hil izana egotzita.

Atxilotu eta 16 ordura Igor Portu Donostiako ospitaleko zaintza berezietako unitatean sartu behar izan zuten. Birika zulatua, saihets bat hautsita, begi batean hemorragia eta gorputz osoa ubelduraz betea zuen, torturatua izan zela agerian geratuz.

Mattin Sarasolak bost eguneko inkomunikazioaren ostean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean salatu zuen bera ere torturatu egin zutela.

Kanal honetan artxibatua: Tortura

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...
Altsasuko gazteak eta Nekane Txapartegiren auzia Amnesty Internationalen txostenean

Nazioarteko erakundeak urteko txostena kaleratu du eta Espainiako Estatuari dagokion atalean nabarmendu ditu segurtasun indarren gehiegikeriekin, informatzeko eta biltzeko askatasuna urratzearekin edo tortura salaketa eta estradizioekin zerikusia duten kasuak, askotan euskal herritarrei lotuak.


2018-02-21 | Berria egunkaria
Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena
MULTIMEDIA - erreportajea

Hamabost urte bete dira Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Lander Garrok zuzenduriko bideo honetan gogoratu dute itxiera.


2018-02-21 | Hala Bedi
Tortura, zauri irekia
MULTIMEDIA - erreportajea

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak parte hartu du.

2017ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak torturaren inguruko txostena aurkeztu zuen. Ikerketa Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Laura... [+]


Torturaren aitortza eta erreparazioa galdegin dute Irunen larunbatean

Berrehundik gora lagun bildu ziren joan den larunbatean Irunen torturaren aurka Kalera Kalera dinamikak antolatu ekitaldi nazionalean. Torturaren aitortza, erreparazioa eta berriz ere gerta ez dadin bermeak galdegin dituzte.


Sánchez Corbí: Espainian heroi egin duten torturatzailea

Iragan iluna duen pertsona da Manuel Sánchez Corbí, bere burua behin eta berriz libratu duena mesede politikoei esker. Tortura kasuengatik kondenatua eta kargua betetzeko gaitasuna kenduta, José María Aznar Espainiako gobernuburuak indultua eman zion eta orain Guardia Zibil judizialeko (UCO) burua da. Erreportaje hau Kaosenlared.net-en argitaratu da.


2018-02-16 | Topatu.eus
Gazteak eta tortura
MULTIMEDIA - erreportajea

Gazte militante belaunaldi bat markatu du torturak eta haren mehatxuak. Errepresio forma horren ertzak argitara atera dituzte Iker Morenok eta Maitane Linazasorok.


2018-02-16 | ARGIA
European Court of Human Rights Condemns Spain for Torturing Two Basques

The European Court of Human Rights has condemned the Spanish State for torturing Igor Portu and Mattin Sarasola. The judges decided that Spain had contravened the 3rd clause of the European Convention. The Spanish State has to pay the two men 30,000 and 20,000 Euros, respectively, "for moral damages".


2018-02-14 | ARGIA
Portu eta Sarasolaren kondenak berrikusiko al dituzte Estrasburgoren epaiaren ostean?

Igor Portu eta Mattin Sarasolari jarritako kartzela-zigorrak berrikusi daitezela eskatu du Sortuk, asteartean Europako Giza Eskubideen Epaitegiak emandako epaiaren ondoren: Estrasburgok Espainia kondenatu du biei kalte-ordainak ematera, jasandako tratu txarrengatik.


2018-02-13 | Sortu alderdia
Estrasburgoren epaiak agerian utzi du berriz ere tortura sistematikoa izan dela

Historikotzat jo du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako sententzia Arkaitz Rodriguezek. Izan ere, Estrasburgok Espainiako Erresuma zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu zituztelako eta tortura-salaketa horiek behar beste ez ikertzeagatik. SORTUko idazkari nagusiak uste du “justizia poetikoa” egin dela torturaren aurkako egun honetan, Joxe Arregi torturatuta hil zuten egunaren 37. urtemugan. Justizia poetikoaz harago Espainiako erresuman behingoz... [+]


"Billy el Niño"-ren aurkako salaketa bat artxibatu dute ez dela "gizadiaren aurkako krimena" ebatzita

2017ko azaroan Felisa Echegoyenek Antonio Gonzales Pacheco (Billy el Niño) Francoren erregimeneko poliziaren aurkako kereila aurkeztu zuen, torturak egotzita. Orain, Madrilgo 37. Instrukzioko Epaitegiak Echegoyenen tortura salaketa artxibatu du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude