Polizia-etxean soilik egindako deklarazioek ez dute froga gisa balioko epaiketan

  • Atxilotuek polizia-etxean egindako deklarazioak ez dira frogatzat hartuko epailearen aurrean errepikatuak ez diren kasuetan. Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak erabaki du Konstituzio Auzitegiak orain arte erabilitako irizpidea bere egitea.


2015eko ekainaren 04an - 09:57
Polizia-etxean egindako deklarazioak ez dira frogatzat hartuko (argazkia:zuialde.wordpress.com)

Orain arteko arauak bazituen zirrikituak eta galdeketa egin zuten poliziek epaiketan deklarazioa berresten zuten kasuetan, deklarazioa frogatzat har zitekeen.

Puntu hau da Auzitegi Gorenak oraingoan baztertu duena, Konstituzionalaren doktrina jarraituz. Aurrerantzean, informaziora bestelako datu objektiboetatik iritsi litekeen kasuetan soilik hartuko dute kontuan deklarazioen froga.

Etxarte Salvador abokatuak Info7 irratian egindako elkarrizketan salatu duenez, jende asko dago preso torturapean sinatutako autoinkulpazio frogetan soilik oinarritako kondenekin. Azken hilabeteko 7 gazteen atxiloketei erreferentzia eginez, Salvadorrek adierazi du “kartzeletan modu ilegalean” dauzkatela gazteok, eta hauek aske uzteko eskaera egin dutela beraien abokatuek. Gaurko prentsaurrekoa deitu dute egoera hau salatzeko.

Bestalde, Salvadorrek azaldu du torturaren aurka “aurrerapauso” bat izan arren, praktikara nola eramaten den ikusteke dagoela oraindik. Salatu du arauak hutsuneak ere badituela, inkomunikazio aldian epailearen aurrean egindako deklarazioak ez baititu kontuan hartzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude