Pasaiako portuko ustelkeria kasua: urtebete ondoriorik gabe

  • Macarena Olona estatuko abokatuak eta portuko aholkulariak iazko apirilean salatu zuen fiskaltzaren aurrean Pasaiako portuko lonjaren eraikuntzan balizko ustelkeria kasua. Espainiako Estatu mailan indarrean daude ere beste hamar portutako ustelkeria kasuen ikerketak.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 20a
Pasaiako portua.

4,9 milioi euroko desbideratzea zegoela sumatu zuen. 2011n hasi ziren lonja eraikitzen, eta hasiera batean obrek 26 hilabete iraun behar bazuten ere, oraindik ez daude amaituta. Bitarte horretan %32ko gain-kostuak adierazi dituzte eraikitzaileek.

Jada 2012an Idom ingeniaritza enpresak ohartarazi zuen “etengabeko” aldaketak zeudela aurrekontuetan, denak gorantz. Olonak esan du ikerketak ebatzi behar duela ea gorakada horiek enpresa eraikitzaileak eta portuko pertsonalak aberasteko egindako azpijokoen ondorio diren. Iaz portuko administrazio kontseiluan zenbait barne salaketa egin eta soilik LABen babesa jaso zuen Olonak, eta fiskalari helarazi zion kasua.

Mercedes Bautista fiskalak salaketa jarri zuen epaitegietan eta Guardia Zibilak ikerketa abiarazi zuen. Momentuz ikerketen jo puntuan daude Portuko zuzendari ohi Gregorio Irigoyen, obretako buru David Candelario eta enpresa eraikitzaileak —FCC eta Lurgoien— . Portuko autoritatearen zuzendari Ricardo Peñaren jarduna ere aztertzeko asmoa adierazi dute ikerketan. Aldi berean, Espainiako Kontuen Auzitegiak ere aztertu du kasua.

Etorkizun argirik ez

Azken hilabeteetan polemika sortu da obren kontu-ikuskaritzaren harira. Jarduera hori egiteko arloko hiru “handirengana” jotzea aholkatu zuen Olonak, baina Peñak hemengo enpresa bati eman zion lana, Ingeniería Salaberriari. Esleipen hori nahieran egindako erabaki pertsonala dela adierazi diote Eldiario.es medioari. Espainiako Estatuak, berriz, Intemac enpresari esleitu dio kontu-ikuskaritza paraleloa; Bartzelonako portuko ustelkeria kasu batean nahasita dago enpresa hori.

Barne iturriek kezka adierazi diote medioari, enpresa horrek egindako kontu-ikuskaritzak gertakariei garrantzia kenduko diotela sumatzen dute.

Kasuak ez du etorkizun argirik. Bertako fiskaltzak eta estatuaren abokatuak kasua zuzenbide penaletik salatu duten bitartean, estatu mailako beren kideek artxibatzea eskatu dute Kontuen Auzitegian, martxan dituen beste hamar ustelkeria kasuren testuinguruan.

Kanal hauetan artxibatua: Ustelkeria  |  Pasaiako portua

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
Ustelkeriaren eta PPren aurkako elkarretaratzea deitu dute larunbatean Iru˝ean

Ustelkeriak eragindako “salbuespen egoera” salatzeko eta PP gobernutik atera behar dela aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu dute Nafarroako Gobernuko lau alderdiek eta hainbat eragile sozialek. Larunbateko 12:30ean izango da Gobernuaren Ordezkaritza aurrean Aski da ustelkeriarik ez! PP kanpora! lelopean.


Usteltzaileak

Naturan ustelkeria prozesu positiboa da. Usteltzeari esker frutek azala eta mamia galdu eta haziak askatzen dituzte, gero lurrean ernatu eta landareak sortzeko. Era berean, hildako animalia eta landareen gorpuak usteltzen laguntzen duten bakterioen lana ezinbestekoa da hilotzak desagerrarazteko, usteltzaileena, alegia.

Gobernatzen gaituzten estatu bietan ere ustela dago nonahi. Handiagoa batean bestean baino. Denon ahotan dabil aspaldian, baita komunikabideen portada, goiburu eta... [+]


"De Miguel" auzia lehertu zuen Mi˝aoko Parke Teknologikoa orain 'low cost' alokairua eskaintzen

Arabako Parke Teknologikoak alokairu merkeen kanpaina jarri du martxan enpresak erakartzeko, eraikin huts ugari baitaude egun. EAJko hainbat buruk parke teknologiko horren eraikuntza baliatu zuten komisioak kobratzeko “De Miguel” kasuan.


2017-05-11 | ARGIA
Iberdrolaren egoitza miatu dute 2013ko neguan prezioak bidegabe igo ote zituen ikertzeko

Antonio Romeral Espainiako ustelkeriaren aurkako fiskalak salatu du Iberdrolak 20 milioiko “irabazi bidegabeak” eskuratzeko plan bat egin zuela 2013ko neguan, hotzaldi baten erdian argindarraren prezioa gehiegi igoz.


Erraustegiko bigarren enpresa bat PPren eskandaluan: Cuatrecasas

 Zubietako erraustegiaren kontratua lortu duten konpainien artean, Urbaser ez da izan bakarra epaileen aginduz miatu dutena  PPren finantziazio ustelaren ikerketan. Cuatrecasas abokatuen bufetea ere arakatua dute Canal Isabel II enpresaren hariari tiraka.


"Europako alderdi ustelena" indartzea leporatu dio EH Bilduk EAJri

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.


2017-05-02 | Xabier Letona
"Administrazioak egiten duen guztia herritarren bistara jarri nahi da"

Pili Yoldi Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria da urtarrilaz geroztik. Bere ustez erakundeek gardenak izan behar dute, hori baita herritarren parte hartzerako lehen urratsa.


2017-04-27 | ARGIA
Rajoyren kontrako oihuak Uruguain: "Lotsagabea! Dena lapurtu duzue!"

Mariano Rajoy Espainiako presidentea Uruguain da bisita ofizialean, baina han ere ez da libratu Espainian mundu guztiaren ahotan diren ustelkeria kasuez.


PP: etenik ez duen ustelkeria kasuen alderdia

Lezo operazioa, Murtziako lehendakariaren dimisioa, Rodrigo Ratoren kontrako zigorra eta Mariano Rajoyren zitazioa izan ditu, besteak beste, Alderdi Popularrak 2017an. Eldiario.es hedabideak Espainiako gobernuko alderdiaren ustelkeria kasuak errepasatu ditu.


Urbaser enpresaren egoitza miatu du epaileak, PPren ustelkeria aferekin lotuta

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz irekitako Lezo operazioan miatu du poliziak Urbaser. Gipuzkoako erraustegia eraiki eta ustiatzeko kontratua lortu berri du enpresak eta Iparraldeko hondakinak ere kudeatzen ditu Canopia TMB bidez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude