De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

  • Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023ko uztailaren 06an - 10:30
Azken eguneraketa: 17:03
De Miguelen artxiboko argazki bat. Raul Bogajo - Foku

Astelehenean, Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak hiru eguneko epea eman zien Otxandianori eta De Migueli espetxean borondatez sartzeko. Hala ez eginez gero, estatuko segurtasun-indarrei atxilotzeko agindua emango ziela adierazi zuen epaileak. Epea bukatu baino lehen sartu dira biak.

Auzitegiak atzera bota ditu bien indultu eskaera guztiak, eta kartzela-zigorra “atzerapenik gabe” bete behar dutela adierazi du. Hala ere, kasu honengatik kartzelara zigortutako guztiak ez dira sartu espetxean: Aitor Telleria, ustelkeria sarearen beste burua, bost urtera zigortuta, osasun arrazoiengatik ez da espetxean sartuko.

De Miguel auzian zigortutako pertsonetatik espetxean sartzen lehenengoa Xabier Sanchez Robles izan zen. Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari ohia maiatzaren 17an sartu zen espetxera, zazpi urtetako zigorra betetzeko. Bigarrena izan da EAJren Arabako Buru Batzarreko buruzagi ohi Koldo Otxandiano, zazpi urteko zigorrarekin bera ere. Araba Buru Batzarreko kide izan zen Alfredo de Miguelek hamabi urteko zigorra du, baina bederatzi egingo ditu espetxe barruan, gehienez ere..


Kanal honetatik interesatuko zaizu: De Miguel auzia
2023-05-30 | ARGIA
De Miguelen espetxeratzea berretsi du epaileak, ez baititu haren alegazioak onartu

Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]


'De Miguel' auziko bost kondenatu ez dira kartzelan sartuko

Arabako Lurralde Auzitegiak zigorra eten die bost lagunei, bi urte baino gutxiagoko kondenak dituztelako eta ez dutelako aurrekaririk. Ainhoa Bilbao eta Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kasuan fiskaltzaren iritziaren kontra hartu du erabakia auzitegiak.


Del Miguel Auziko kondenatuei kartzela zigorra ezarri die Arabako Auzitegiak

Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.


2023-03-16 | ARGIA
Hamar eguneko epea dute "De Miguel" auziko zigortuek espetxean sartzeko

Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.


2023-03-08
De Miguelek lanpostuan jarraitzen du Jaurlaritzak ez duelako Epaitegi Gorenaren epaia jaso, Tapiaren esanetan

Jaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]


Eguneraketa berriak daude