Osakidetzak baliabide faltagatik eguberrietan "gainezka" egin duela salatu du ELAk

  • “Osakidetzak bizi duen prekarietate egoera muturrera heldu da Gabonetan”, adierazi du ELA sindikatuak. Zuzendaritzek askotan baimenak ukatu dituztela nabarmendu du; eta hala ere ez dagoela pertsonal nahikorik lehen arreta eman ahal izateko.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 03a
Baliabide faltarengatik osasun-zerbitzua asko okertu da eguberrietan ELAren ustez.

Lehen arretan eta larrialdietan “kolapso egoerak” izaten ari direla adierazi du sindikatuak, horren kausak seinalatzearekin batera: ordutegiak murriztu direla esplikatu du, eguberrietan pilatzen diren opor egunak ez direla ordezkatu, eta Osakidetzak daukan egiturazko plantilla ez dela nahikoa.

“Horrez gain, gripeak epidemia atalasea gainditu du egun hauetan. Hori guztia dela eta, zerbitzuak lepo egin du bai Lehen Arretan, baita EAGtan eta ospitaletako larrialdietan”.

Egoera ez da berria sindikatuaren ustez, sistematikoki errepikatzen da urtero egun hauetan. Problemaren oinarria, ELAren ustez, honakoa da: ez dagoela mediku nahikorik arreta behar bezala eskaini ahal izateko. “Profesionalen eskasia ez da ustekabeko gertaera, arduradun politikoen aurreikuspen faltagatik da”.

Sindikatuak gogora ekarri du Osakidetzako langileen %40 behin behineko kontratuarekin ari dela lanean eta arduradun politikoak “ez dira arduratzen ezta kalitatezko kontratazio baten bidez prestaturiko profesionalak fidelizatzen, eta axolagabekeria horregatik gure gizartearen diruaz prestaturiko profesionalak atzerrira joaten dira lan bila”.

Osasungintza publikoko murrizketak zerbitzuaren pribatizaziorako pausoak direla uste du ELAk eta egoera berehala konpontzeko eskatu du. “Zer gertatuko ote da datozen urteetan erretiroak ugaritzen direnean? Gabon hauetan gertatzen ari dena datorkigun Lehen Arretaren erakusgarria da”.

Kanal hauetan artxibatua: Murrizketak  |  ELA  |  Osasunaren pribatizazioa  |  Osakidetza

Murrizketak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-04 | ARGIA
157 langile kaleratu eta gainerako 273ei soldata jaitsiko die Productos Tubularesek

Martxoaren 8tik greba mugagabean, Trapagarango Productos Tubulareseko langile-batzordea asteazken honetan bildu da zuzendaritzarekin eta azken honek bere asmoak jakinarazi dizkie. 430 langileko enpresan, 173 kaleratu nahi dituzte eta gainerakoei lan-baldintzak gogortu, lan-hitzarmena apurtuz.


7.000 sinadura bildu dituzte Gipuzkoako Aldundiaren garraio-murrizketaren kontra

Murrizketarik ez! herri plataformak Foru Aldundiak garraio publikorako egindako aurre proiektuaren aurka 7.000 sinadura bildu ditu, horietako 2.500 Tolosaldean.


2018-03-04
Bizimodu murritza normalizatu ez dadin

“Ez kezkatu pentsioengatik, zure txanda heltzen denean ez da jubilaziorik izango eta”. Zeinek ez du inoiz entzun horrelako sasi txantxarik? Gazte askok, kontzientzia soziala dutenetik, murrizketa baino ez dute ezagutu, “ongizate-estatua” totemaren etengabeko inausketa, besterik.


2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


2018-02-19 | Laborari
Maite Barberarena, erizainen grebaz: "Ez gara makina batekin ari, jendeak dira!"

Maite Barberarena erizain laguntzaile ari da Isturitzeko Pausa Leku zahar etxean. Menpekotasun egoeran diren zaharren zaintzan ari diren profesionalek urtarrilean greba handia egin zuten Frantziako Estatu osoan, beren eskuetan dauzkaten zaharrak hobeki zaintzeko lan baldintza egokiak eskatzeko.


2018-02-11 | Igor Agirre
Gipuzkoako autobus zerbitzu publikoa
Zuk diozu aldaketa, nik diot murrizketa

Gipuzkoako zati handi bati autobus garraio publikoa eskaintzen dion Lurraldebus zerbitzuan lineak eta maiztasunak birmoldatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Debagoieneko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko herrietan kezka handia sortu du Diputazioaren egitasmoak, murrizketak dakartzalako haien esanetan.


2018-01-24 | ARGIA
Murrizketa "galaktikoak" salatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldon

Darth Vader Barakaldon izan zen astearte goizean, guardia inperialeko bi soldadurekin batera: mozorro horiek baliatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldoko Udalaren aurrekonto proiektua salatzeko.


2018-01-11 | Andoni Mikelarena
Hildako bat eta ehunka atxilotu murrizketen aurkako protestetan Tunisian

Tunisiako gobernuburuak murrizketak egingo dituela adierazi eta urtea hastearekin batera milaka herritar kalera atera dira austeritate politiken aurka. Istilu handiak izan dira eta pertsona bat hil da.


2018-01-09 | Andoni Mikelarena
Lanbidek Barakaldon duen bulego bateko zuzendaria akusatuen aulkira eramango du Berri Otxoak-ek

Gasteizko administrazio auzitegian deklaratuko du urtarrilaren 15ean, Barakaldoko Beurko auzoko Lanbideren bulegoko zuzendariak, auzotar baten salaketaren harira.


Sozietate Zerga EAEn
Hamar urtean erdira jaitsi da

Urtearen amaierak erreforma fiskala ekarri die opari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresei: Sozietate Zerga lau puntu jaitsiko da, EAJ, PSE eta PPren arteko itunari esker. Lehiakortasunaz eta erakargarritasunaz hitz egiten dutenentzat beharrezkoa omen. Baina egiaz, zenbat ordaintzen dute enpresek? Eta nola eragin dezake zerga atzerakadak gastu publikoan, ongizatean eta enpleguan? Datuak eskuan, oinarrizko galdera batzuk erantzuten saiatuko gara.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude