Okzitanieraren defentsan egindako gose greba amaitu du Akitaniako kontseilariak

  • David Grosclaude Akitaniako kontseilariak amaiera eman dio okzitanieraren defentsan hasitako gose grebari. Baraualdia hasi zuenetik 8 egun igaro diren honetan, bere eskakizunei erantzuna emango diola adierazi dio Frantziako gobernuak.


2015eko ekainaren 4an - 11:30
Okzitanieraren defentsan hasitako gose greba amaitu du David Grosclaude Akitaniako kontseilariak (argazkia: conselharan.org)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Okzitaniar Hizkuntzaren Bulego Publikoa sortzeko baimenak ematera konprometitu da Frantziako Gobernua. Kontseilariak asteazkenean zabaldutako komunikatuan adierazi duenez, Frantziako Hezkuntza eta Kultura ministroek sinatutako gutun bat iritsi zaio honen berri emanez.

Grosclaudek Kataluiniako Vilaweb komunikabidean adierazi duenez, Frantziako Estatuari orain arte “ez zaio interesatu” hizkuntzari dagozkion gaiak lantzea, eta horregatik kosta zaio hainbeste okzitaniera komunean duten bi eskualdeetan bulego hau sortzea.

Bere hitzetan, Frantziako medioetan gose grebak oihartzuna izan badu ere, arazorik handiena Pariseko egunkarietan dago. “Herrialde oso zentralistan bizi gara eta medioak ere horrelakoak dira. Frantziako Errepublika hizkuntzengatik arriskuan jarriko denaren beldur dira.”

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!