Volem Vivre Al Pais!!

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Peire Pessamessari elkarrizketa. Idazlea, Buoux herriskako alkatea eta zinegile koordinadorako ordezkaria

Peire Pessamessa Mintzo
Volem Vivre Al Pais!!
Ez da sarri izaten herri ttipi zapalduetako zinema nazionala ikusteko aukera, tresneria gutxiz eginak eta distribuitzeko posibilitate eskasak dituztelako. Zinemagintza, beraz, rnultinazionalen menpean dago eta herri ttipiek ez dute bere marko nazionaletik eta zabalkunde minoritariotik hedatzeko ahalmenik. Hala ere, Donostiako XVIIgarren zinemaldian, iniziatiba oso interesgarri bati eske Okzitaniako zenbait filma ikus genezake Hain zuzen: «La sartan» (Jean Flecher, 1964), Ouvrieres de Fournon» (elkarlana, 1978), «La bouse ou la vie» (Michel Gayraud, 1973) eta 'L'Aubre vielh', (Henri Moline, 1978), bakoitza tankera eta estilo batetakoa.
Lehena komedia kostumbrista bat da, bigarrena dokumental militante bat, hirugarrena bandido baten menturaren istorioa eta laugarrena herriska bati buruzko dokumentala, laurak kortometraiak eta okzinateraz nahiz frantseseraz mintzatuak. Filmeok ikusi-ondoren Peire Pessamessa ezaqutu genuen, idazle okzitano eta autonomista, Buoux deritzan herriskako alkatea eta TECIMEOC zinegile koordinadorako ordezkaria.
Seguru asko tontoak ginela pentsatuko zuen zeren eta deus ez genekiela frogatu genion gure galderekin:

Z.A.–Non da Okzitania?
–Oso zabala da. Mediterraneoko itsasotik itsaso Atlantikora arte eta Pirineoetatik Erdialdeko mendiak arte.
Z.A.–Eta ze hizkuntza mintzo da?
–Okzitanera, dialekto askotan. isu batez ere: gaskoina, erdialdeko okzitanera, probenzala eta iparokzitanera Auverniage-Limousin aldean.
Z.A.–Baina ze historia komun dute Okzitania osatzen duten herrialdeok?
–Ba tradizio literario komun bat Erdi Harotik aurrera eta hizkuntzalariek diotenez hizkuntza berberaren parteak dira. Okzitanera frantses eta espainolaren arteko transizio hizkuntza bat da.
Z.A.–Entzun dut noizbait kultura okzitanoak urrezko garai bat ere izan duala...
–Erdi Haroan. Trobadoreek Europako lirika mediebal guztian izan zuten eragina.
Z A.– eta zelakoa da egungo egoera?
–Gaur Okzitania estatu frantseseko hogeita hamar departamendutan banatuta dago. Hamaika milioi biztanle guztira. Biztanleotarik ehuneko zortziren batek bakarri hitz egiten du okzitaneraz , gehienak laborariak.
Z.A–Okzitanera ez da beraz hizkuntza ofiziala.
Okzitanerak XVlgarren mendean galdu zuen tradizio literario. Mendeetan zehar okzitanoek patois bat mintzatzen dutela uste izan dute.
Z A.–Eta orain?
–Orain, patois konzepto berak ere galtzeko joera du. Hasi da hizkuntzaren irakasgintza, baina mintzo den jendea oso gutxi da.
Hala ere tradizio literarioa mantenitu egin da urteetan zehar eta anitz dira idazleak. Urte bakoitzean berrogei liburu baino gehingo argitaratzen da okzitaneraz.
Z.A.–Baina sarri halako hizkuntzetan poesia bakarrik idazten da eta hori entzun izan dut okzitanerari buruz.
–Bai, historikoki bai. Baina duela hogei urte sarri idazten da hitz lauz. Nik, esate baterako, beti idatzi izan dut hitz lauz. Baditut hamar bat liburu idatziak eta argitaratuak, guztiak hitz lauz.
Z.A.–Eta zineari buruz zer esanen zenuke?
–Dirua falta dela filmak egiteko.
Z.A.–Baina badira berrogeiren bat filma eginak.
–Bai, egin dezakegu astebeteko zinemaldi okzitano bat, baina aste bikoa ez. Ez da anitz.
Z.A.–Ze infraestruktura dago produkzio mallan?
–Bada produktore independenteren bat, Jean Fechet bezala, zeinak interesatren zaionean filme bat produzitu eta zuzendu egiten baitu. Baina egoera arras ahula da. Ahal duguna egiten dugu.
Z.A.–Eta distribuzio mailan?
–Bildu egin ditugu filmak eta zinegile guztiak koordinatu,-hasteko. Norbaitek eskatzen digunean guk bidali egiten diogu filma. Distribuziorako erakunde hau TECIMEOC deitzen da (Mondragon, 84430), garrantzitsua da gaur.
Z.A.–Baina ze egitura du erakunde honek?
–Koordinadora bat da, hirurogeiren bat pertsonek osotua, eta zenbait elkartek ere bai.
Z.A.–Beste zerbait egiten al du erakunde honek?
–Aldizkari bat argitaratzen du. Bagenuen, halaber, bideo bat eta festa politikoren bat denean filme okzitanoak ematen ditugu, pasakeran jendeak ikus ditzan.
Z.A.–Eta Okzitanian ze zinema mota egiten da?
–Kortometralak dira, super-8 eta 16 gehienak. Bideoa ere maiz erabiltzen da. oso erraza delako era biltzeko eta progreso handi bat suposatzen duelako.
Z.A.–Eta zein da filmeon gaia batipat?
–Gure filme gehienak okzitanistak dira, azaltzen da zergatik galtzen dituen Okzitaniak bere biztanleak, zargatik ari den husten. Gaia herrian bizi nahi dugula da. «VOLEM VIVRE AL PAIS,, esaten da. Esaten da halaber «GARDAREM LO LARZAC». ..
Z.A.–Zinegile ezagunik badea Okzitanian?
–Bado zenbait ogibide gisa lan egiten duena zinemagintzan. Flechet, Moline, Gayraud profesionalak dira zinema frantsesean, baina ideololiagatik egiten dituzte filmak Okzitaniari buruz.
Z.A.–Eta aurrera begira?
–Zabalkundea hasi beharko genuke. Izan ere, gauzak gibelerantz ez badoaz aitzinerantz doaz.
Z.A.–Hortaz, Lewis Carroll-ek esaten zuen leku berean gelditzeko ere lasterka ibili behar dela mundu honetan..
–Bai... Aurten hainbat produkzio dugu eskuartean. Neuk ere badut proiekto bat Alemaniar telebistarako, Okzitaniari buruzko filme bat, ordu bete eta erdikoa, alemaneraz eta okzitaneraz. Zienzia fikziozko istorio bat.
Z.A.–Zelan?
–Heurich Von Kleist erromantiko alemaniarraren «Kartchen von Helibronn» nobelan oinarriturik. Gidoia idatzi dut eta filmatu egin nahi du zinegile aleman batek. Lehen aktore lana izanen dut.
Z.A.–Orduan abantxu zoazte.
–Atzera begiratuz gero hala dirudi. Baina ezin gara optimistak izan. Anitz gazte ari da okzitanera ikasten, badira larogei baino abeslari gehiago, diskak ere arras ongi saltzen dira... sekula ez da izan hainbeste gogo Okzitaniari buruz. Baina oso ahul gaude oraindik.
Z.A.–Hitz batez, zeintzu dira mugimentu kultural okzitanoaren helburuak?
–Gazteria hizkuntzan heztea, hizkuntza eta kultura okzitanoan.
Z.A.–Eta, bukatzeko, helburu politikoak?
–Herrialde Okzitanoen autonomia handitzea Gobernua izan dadila Marseilan, Bordelen, Tolosan eta abar. Parisko gobernuak ez die botererik eman nahi herrialdeei. Guk deszentralizazioa nahi dugu, hauxe da ezkerreko alderdi politikoen erreibindikazioa.
JOSEBA SARRIONANDIA
30-31

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaOKZITANIA
PertsonaiazPESSAMESSA1
EgileezSARRIONAIN1Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2024-06-26 | Sukar Horia
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa

A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000 lagun batu dira bertan eta Frantziako Estatuko Barne ministro Gérard... [+]


2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Igor Suberbiola preso donostiarra kalean da

Igor Suberbiola (Donostia, 1979) euskal preso donostiarrak atzean utzi du Mont de Marsango espetxea (Okzitania, 234 kilometro), hamahiru urte preso pasa ostean.


Frantziako Gobernuak bi hartz askatuko ditu Pirinioetan

Frantziako Ekologiako Ministro François de Rugyk berretsi du bi hartz eme askatutako dituztela Biarno aldean (Okzitania). Aurreko ministro Nicolas Huloten asmoei eutsiko diote.


2018-07-27 | Lander Arretxea
Eta zuk, zer turistifikatzen duzu?

Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat... [+]


Beziersko auzapezaren milizia herritarra bertan behera utzi du epaitegi batek

Montpellierreko (Okzitania) auzitegiak atzera bota du Beziers hiriko alkateak herritarren milizia osatzeko abenduaren 1ean argitaratutako udal araua. Fronte Nazionalaren gertukoa den Robert Menard alkatearen enegarren erabaki polemikoa izan da.


Okzitanieraren aldeko gose grebaren emaitza: hizkuntzaren erakundea abian

Okzitanieraren Erakunde Publikoa (OEP) sortu dute Akitaniak eta Midi-Pirinioek, Frantziako Estatuaren onespenarekin. Kazeta.eusek bildu duenez, erakundearen xedea okzitaniera garatu eta zaintzea izango da. Egoitza nagusia Tolosan izango du.


Okzitaniako Tolosa zeharkaturik, Mediterraneora bidean dabil Alternatiba Tourra

Larunbatean, ekainak 13, Tolosatik  pasa ostean, Mediterraneora bidean doa Baiona eta Donostian 5ean abiatutako Alternatiba Itzulia. Astelehenean Carcasona (Carcassona okzitanieraz) hiri historiko famatuan ibiliko da, asteartean ukituko du itsasoa Narbonan eta heldu den... [+]


2015-06-04 | Garazi Zabaleta
Okzitanieraren defentsan egindako gose greba amaitu du Akitaniako kontseilariak

David Grosclaude Akitaniako kontseilariak amaiera eman dio okzitanieraren defentsan hasitako gose grebari. Baraualdia hasi zuenetik 8 egun igaro diren honetan, bere eskakizunei erantzuna emango diola adierazi dio Frantziako gobernuak.


2015-06-01 | ARGIA
Seigarren eguna gose greban okzitanierarekiko mesprexua salatzeko

Asteburua hertsirik pasa ostean Akitaniako Kontseiluaren egoitzan (Bordelen), astelehenean seigarren eguna du gose greban Dàvid Grosclaude militante eta politikari okzitandarrak. Blog pertsonalean "Cincau dia / Cinquième jour" (bostgarren eguna) postan... [+]


Eguneraketa berriak daude