Frantziako Gobernuak bi hartz askatuko ditu Pirinioetan

  • Frantziako Ekologiako Ministro François de Rugyk berretsi du bi hartz eme askatutako dituztela Biarno aldean (Okzitania). Aurreko ministro Nicolas Huloten asmoei eutsiko diote.


2018ko irailaren 21ean - 10:47
Hartz bat Pirinioetan (Argazkia:Navarra.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Denak ez dira ados agertu hartutako erabakiarekin. Pirinioetako laborariek hartzaren hazkundeak artzaintzari kalte egiten diotela salatu dute. Eskualdeko alkateekin egindako bileraren ondoren,  Rugyk azaldu du Esloveniatik ekarriko dituztela bi hartzak. Hainbat alkate hartzak askatzearen aurka daudenez ministroarekin zuten bileratik alde egin zuten.

Ministroak dio hartzen hazkundea eta jarduera ekonomikoa bateragarriak direla. Gainera, 3,4 milioi euro bideratuko ditu hartzaren, abeltzaintzaren, turismoaren, ehizaren eta baso kudeaketaren uztartze plangintzara. Abeltzainen bordetako neurriak hobetzea, hartz erasoengatik kalte-ordainak handitzea eta artzainentzako telefonia sarea hobetzea sartzen da planean. Hartzen populazioaren gorakadak turismoaren hazkundea ekarriko duela uste dute.

37 hartz inguru daude Pirinioen erdigunean eta Biarnon bi hartz ar. Ez da lehen aldia Pirinioetan hartza askatzen dutela, 1996an eta 2006an askatu zituzten eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

2025eko uztailaren 2
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude