David Grosclaude Akitaniako kontseilariak amaiera eman dio okzitanieraren defentsan hasitako gose grebari. Baraualdia hasi zuenetik 8 egun igaro diren honetan, bere eskakizunei erantzuna emango diola adierazi dio Frantziako gobernuak.
Okzitaniar Hizkuntzaren Bulego Publikoa sortzeko baimenak ematera konprometitu da Frantziako Gobernua. Kontseilariak asteazkenean zabaldutako komunikatuan adierazi duenez, Frantziako Hezkuntza eta Kultura ministroek sinatutako gutun bat iritsi zaio honen berri emanez.
Grosclaudek Kataluiniako Vilaweb komunikabidean adierazi duenez, Frantziako Estatuari orain arte “ez zaio interesatu” hizkuntzari dagozkion gaiak lantzea, eta horregatik kosta zaio hainbeste okzitaniera komunean duten bi eskualdeetan bulego hau sortzea.
Bere hitzetan, Frantziako medioetan gose grebak oihartzuna izan badu ere, arazorik handiena Pariseko egunkarietan dago. “Herrialde oso zentralistan bizi gara eta medioak ere horrelakoak dira. Frantziako Errepublika hizkuntzengatik arriskuan jarriko denaren beldur dira.”