PSNrekin ituna egin beharko du UPNk gobernuan jarraitzeko

  • Horrela geratu da osatuta Nafarroako Legebiltzarra


2011ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1:00 Nafarroako Foru hauteskundeetan botoen %98,8a kontatuta UPN da garaile botoen %33,8rekin. Bigarren indarra da PSN botoen %16rekin, NaBai2011 hirugarren %15,6rekin, Bildu laugarren botoen %13,7rekin, PP bostgarren botoen %7,2rekin eta Izquierda-Ezkerra seigarren botoen %5,8rekin.

Yolanda Barcina UPNren zerrendaburua pozik agertu da izan dituzten emaitza "bikainekin".

Patxi Zabaleta ere pozik agertu da NaBai2011k izan dituen emaitzekin. "Gehiengo aurrerakoiak gora egin du Nafarroan", Zabaletak esan duenez eta pozik agertu da Nafarroako Parlamentuan 15 parlamentario abertzale egongo direla eta, "inoiz ez dira lortu orain arte 15 parlamentari abertzale." UPNk irabazi duela baina eskuinak orokorrean behera egin duela ere esan du NaBai2011ko zerrenda buruak, "aldaketak posible izaten jarraitzen du". Ez du baztertu akordioen bidez Uxue Barkos izatea Iruñeako alkate, nahiz eta UPNk irabazi duen.

0:30 Yolanda Barcina UPNko idazkari nagusi eta Foru Gobernurako zerrenda buruak egin ditu lehen adierazpenak botoen %92a kontatua dela. "Nafarroan UPN izan da garaile nagusia berriz ere" esan du pozez. Zinegotzi gehien eta alkatetza gehien lortu dituen alderdia izan direla esan du eta hauteskunde hauek "UPN Nafarroan ondo errotuta" dagoela erakutsi dutela gaineratu. Zorionak ere eman dizkio Enrique Maya Iruñeako alkategaiari, 11 zinegotzi lortu baitituzte.

0:05 Nafarroako herri nagusietako datuak:

Iruñean UPN garaile 11 eserlekurekin, NaBai2011 bigarren 7rekin, PSN eta Bildu hiruna aulkirekin, PPk 2 eta Izquierda-Ezkerrak 1.

Tuteran UPN garaile 8 zinegotzirekin, PSN bigarren 5ekin. Izquierda-Ezkerra eta PPk 4na zinegotzi izango lituzkete. NaBai2011 eta Bilduk ez lukete zinegotzirik izango.

Tafallan UPN lehen indarra 7 eserlekurekin, Bildu bigarren 6rekin, PSN hirugarren 3rekin eta imporTek 1.

Zangozan APS herri zerrendak 6 zinegotzi; A.I. San Sebastian, herri zerrenda hau ere, bigarren indarra 5 zinegotzirekin eta, Bilduk eta PSNk bana.

Lodosan UPNk 5 eserleku, LOIUk 4 eta PSNk 2.

Berriozarren NaBai2011 da garaile 4 zinegotzirekin, Bildu bigarren 3rekin, UPN eta PSNk 2na atera dituzte eta PPk 1.

Altsasun Bilduk eta NaBai2011k 4na eserleku izango dituzte, PSNk 2 eta, UPN, I.U. eta PPk bana izango dituzte.

Etxarri Aranatzen  Bildu garaile 7 zinegotzirekin, NaBai2011 bigarren 3rekin eta PPk 1.

Lizarran UPNk 7 zinegotzi, Bilduk 4, PSN eta NaBai2011k 2na eta I.U.k eta PPk bana.

Leitzan Bilduk garaipen garbia, alde handiarekin, 9 eserleku. DNE herri zerrendak eta UPNk bana atera dituzte.

Irurtzunen NaBai2011 garaile 7 zinegotzirekin, Bildu eta UPNk bina.

Baztanen UPN eta Bilduk 5na zinegotzi atera dituzte eta NaBai2011k 1.

Beran Bilduk eta Aralarrek 4na zinegotzi izango dituzte, EAJk 2 eta UPNk 1.

Donezteben EA bakarrik aurkeztu da eta 8 zinegotzi lortu dituzte. PPk bakarra atera du.

Irunberrin AIL eta  Irunberri Ondalan herri zerrendek, bien artean 7 zinegotzi atera dituzte eta Bilduk 1.

23:30  Iruñean botoen %100a kontatu dute jada. UPN atera da garaile botoen %35,80rekin eta 11 eserleku izango ditu. NaBai2011 da bigarren indarra botoen %22,58rekin eta 7 eserleku lortu ditu. Hemen gainontzeko alderdien emaitzak:

PSN: %11,72 | 3 eserleku

Bildu: %10,88 | 3 eserleku

PP: %6,72 | 2 eserleku

Izquierda-Ezkerra: %5,31 | eserleku 1

22:13 Jada herri gehienetan botoen %100a zenbatuta dago.

Altsasun  Bilduk eta NaBai2011k 4na eserleku izango dituzte, PSNk 2 eta, UPN, I.U. eta PPk bana izango dituzte.

Etxarri Aranatzen  Bildu garaile 7 zinegotzirekin, NaBai2011 bigarren 3rekin eta PPk 1.

Lizarran UPNk 7 zinegotzi, Bilduk 4, PSN eta NaBai2011k 2na eta I.U.k eta PPk bana.

Leitzan Bilduk garaipen garbia, alde handiarekin, 9 eserleku. DNE herri zerrendak eta UPNk bana atera dituzte.

Irurtzunen NaBai2011 garaile 7 zinegotzirekin, Bildu eta UPNk bina.

Baztanen UPN eta Bilduk 5na zinegotzi atera dituzte eta NaBai2011k 1.

Beran Bilduk eta Aralarrek 4na zinegotzi izango dituzte, EAJk 2 eta UPNk 1.

Donezteben EA bakarrik aurkeztu da eta 8 zinegotzi lortu dituzte. PPk bakarra atera du.

Irunberrin AIL eta  Irunberri Ondalan herri zerrendek, bien artean 7 zinegotzi atera dituzte eta Bilduk 1.

Berriozarren botoen %90a zenbatuta NaBai2011 litzateke garaile 4 zinegotzirekin, Bildu bigarren 3rekin, UPN eta PSNk 2na aterako lituzteke eta PPk 1.

21:57 Iruñean botoen %18a kontatuta UPN litzateke garaile 9 eserlekurekin eta NaBai bigarren 7 zinegotzirekin, PSNk eta Bilduk 4na eta PPk 2 izango lituzke.

Tuteran %89a zenbatuta UPN garaile 8 zinegotzirekin, PSN bigarren 5ekin. Izquierda-Ezkerra eta PPk 4na zinegotzi izango lituzkete. NaBai2011 eta Bilduk ez lukete zinegotzirik izango.

Tafallan %87a zenbatuta, alderdiak parekatuta dabiltza. UPN lehen indarra litzateke 7 eserlekurekin, Bildu bigarren 6rekin eta PSN hirugarren 4rekin.

Zangozan %48a zenbatuta APS herri zerrendak 6 zinegotzi izango lituzke, A.I. San Sebastian, herri zerrenda hau ere, litzateke bigarren indarra 5 zinegotzirekin eta, Bilduk eta PSNk bana izango lituzkete.

Lodosan %50a zenbatuta UPNk 6 eserleku izango lituzke, LOIUk 3 eta PSNk 2.

21:27 Barne ministeritzaren datuen arabera, botoen %28,36 zenbatuta dela UPN litzateke lehen indarra, PSN bigarrena, Bildu hirugarrena, NaBai2011 laugarrena eta PP bostgarrena.

U.P.N.: %22,43

PSN: %16,39

Bildu: %12,29

NaBai2011: %8,32

PP: %5,77

21:15 Nafarroan lehen datu ofizialen arabera botoen %12,06 zenbatuta UPN lizateke garaile. Bildu bigarren indarra, PSN hirugarrena, NaBai2011 laugarren tokian izango litzateke eta PP bostgarren indarra.

U.P.N.: %18,49

Bildu: %14,26

PSN: %12,72

NaBai2011: %7,66

PP: %3,82

*Izquierda-Ezkerra koalizioaren eta CDNren daturik ez dute eman oraingoz.

20:00 Nafarroako gobernuak arratsaldeko 19:00etan eman dituen datuen arabera Nafarroako parte hartzeak behera egin du duela lau urteko datuekin alderatuta. Parte hartzea gaur arratsaldeko 19:00ak arte %60,2koa izan da lurralde historikoan. Duela lau urte baino ia sei puntu gutxiago.

Eguerdiko 14:00ak arte izandako parte hartzea %40,98koa izan da, duela lau urte baino ia puntu erdi gehiago baina datuek erakusten dutenaren arabera arratsaldean jende gutxiago joan da bozkatzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak adierazi du tiro poligonoak “on egin” diola biodibertsitateari

José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Eguneraketa berriak daude