Mixel Thikoipe idazle eta euskaltzalea hil da 69 urterekin

  • Astearte gauean hil da Amendüzen jaiotako idazle, kantari, euskaltzale eta sindikalista Berria egunkariak argitaratu duenez.


2017ko uztailaren 19an - 11:55
Mixel Thikoipe 2009ko argazki batean (argazkilaria: Gaizka Iroz).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat liburu argitaratuak zituen Thikoipek Maiatz argitaletxearen eskutik, baina ez zeukan bere burua idazletzat, Mikel Asurmendiri ARGIAn azaldu zionez: " Ideia heldu bazait, orduan bai. Hartakoz erraten dut ez naizela ez idazle ez kantari, zentzu 'profesional'-ean. (...) Ni idazle naiz idazten dudan momentuan". 

Nolanahi, bi narrazio liburu utzi ditu: 2007an argitaratutako Hotz bero eta 2009ko Jin bezala. Horrez gain, berak egin zuen XII-XIII. mendeetako Roman de Renard liburuaren euskarazko itzulpena, 2008an argitaratutako Gorrail azeria.

Musika munduan ere aritu zen, Pil-Pil taldean Jojo, Bernadette eta Aletxandre Bordagarairekin batera; baita lehenago Xorrotxak taldean ere. Eta Lur Berri kooperatiban lan egin zuen hainbat urtez.

Eritasun kroniko baten eraginez hil da Thikoipe Kazeta-k informatu duenez. Asteazken arratsaldetik aurrera egingo diote hil beila Donapaleuko Guichandut ehorzketa etxean eta hilaren 22an emango diote azken agurra Akizen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Eguneraketa berriak daude