Matheus/a Passareli hil dute Brasilen, LGTBI aktibista

  • Apirilaren 29tik zegoen desagertuta, eta astelehenean aurkitu dute honen hilotza.


2018ko maiatzaren 09an - 16:47

Rio de Janeiroko Encantado auzoan ospatzen ari ziren festa batetan ikusi zuten azkenengoz Pasarelli, pasa den apirilaren 29an. Bere bila aritu ostean, 21 urteko gaztearen gorpua astelehenean aurkitu dute, erreta.

Pasarelli genero zehaztugabeko gaztea zen, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aktibista. Itxura guztien arabera, gorroto delitua izan da hilketa.

LGBTI kolektiboaren hilketa tasa handienak dituen herrialdea da Brasil, 19 ordutik behin kolektiboak barnebiltzen duen norbanako bat hiltzen baitute. Hilketon zenbaketa daraman Grupo Gay Bahía (GGB) elkarteak adierazitakoaren arabera, azken urtean %30 igo dira horrelako hilketak, 2016an zenbatutako 343 biktimatik 445era igo baitzen zenbatekoa 2017an. “Lotsagarria da delitu hauen gaineko estatistika ofizialik gabe jarraitzea. Horrek erakusten digu gobernuaren partetik ere homofobia badela” dira elkarteko sortzaile Luiz Mott-en hitzak.

Marielle Franco eta María Guadalupe Hernández gogoan

Martxoan jakin genuen Rio de Janeiroko zinegotzia zen Marielle Francoren hilketaren berri ere, giza eskubideen defendatzailea eta lesbiana zena. Berri hori heldu eta gutxira María Guadalupe Hernández-en hilketaren berri izan genuen, ekintzaile feminista eta lesbiana hau ere. Azken hau mexikarra zen, hilketa homofobo gehien ematen diren herrialdea Brasilen atzetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude