Ikurrinaren debekua salatzeko masta bat hutsik utzi du Iruñeko Udalak

  • San Ferminetako txupinazorako dena prest dago. Udalak masta huts bat utzi du Iruñeko, Espainiako, Nafarroako eta Europako banderen artean ikurrina jartzeko debekua salatzeko.


2016ko uztailaren 6an - 11:17
Iruñeko udaletxearen irudia, masta hutsik dela. (Argazkia: @Lupilakasta)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Udaleko langileek asteazken goizean hutsik geratuko den bosgarren haga muntatu dute.

Udal gobernua osatzen duten EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra alderdiek adostu dute txupinazoak iraun bitartean haga hutsik egongo dela eta ondoren kendu egingo dutela.

Erabaki honekin Iruñeko Udalak "hiriko kultur aniztasuna aitortu eta goretsi nahi du, baita nortasun ezberdinak dituzten elkarbizitza aberatsa" ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
Eguneraketa berriak daude