Manu Chaoren kontzertua Zurriolan Donostiako Piratek antolatutako jai herrikoien egunean

  • Donostiako Piratek jai herrikoien aldeko eguna antolatuko dute uztailaren 9an. Jaiaren barruan Manu Chao musikari ezagunak Zurriolan kontzertua eskainiko du. Aste Nagusitik kanpo izango da, Piraten webgunean jarritako ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Beren baloreak lantzeko baliatuko duten egun osoko egitaraua prestatuko dute, dena doan eta “ekimen solidario” bat ere aurreratu dute.


2014ko maiatzaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Manu Chao, artxiboko irudi batean (Arg: Prudence Upton)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

#EdozerDuguPosible izango da egunaren leloa eta jai herrikoien ereduari babesa adierazteko antolatu  dute.  “Halako dimentsioa duen kontzertua gure ereduarekin antola daitekeela erakutsiko dugu”. Uztailaren amaieran Heineken Jazzaldia egin ohi den leku berean entzungo dira Parisen jaiotako musikariaren doinu mestizoak.

Helburua ez da ekonomikoa izango: “dirua beharrean, erdigunean pertsonak jarriko dituen bizi eredua aldarrikatzen dugu”.

Jaiak, baloreak transmititzeko

2003an sortu zuten Donostiako Piratak kolektiboa, hirian jai herrikoiak sustatzeko. Kontxa hondartzaren lehen Abordatzea egin zutenetik hamaika urte igaro dira honezkero eta tarte horretan milaka lagunek parte hartu dute Piratek antolatutako ekimenetan

Jaiak eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen dituztela diote, eta Abordatu Dono$tia leloa erabili izan dute hasieratik, partaidetza, parekidetasuna, euskalduntasuna, auzolana, autogestioa eta irudimena bezalako baloreak sustatuz.

“Aste Nagusia aldatzen ari gara, eta jaietan saiatzen ditugun baloreak eguneroko bizitzan baliagarri direla sinesten dugunez, Donostia bera eta hiria bizitzeko modua ere aldatzeko ari gara lanean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!