Manex Pagola kantari eta idazlea hil da

  • Manex Pagola baxenabartarra hil da Baionan, 76 urte zituelarik, Euskal Irratiek zabaldu dute heriotzaren berria. Urketa herrian ehortziko dute heldu den astelehenean, 15:00etan.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 07a
Argazkia: Maite Pagola

Manex Pagolak Zazpiribai ikuskizunaren bultzagilea izan Ipar Euskal Herrian, Ez Dok Amairu taldearen  Baga Biga Higa ikuskizunaren arrakasta ezagutu ondoren.

Besteak beste, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Ugutz Robles-Arangiz, Iñaki Urtizberea, Patxika Erramuzpe, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Lourdes Iriondo aritu ziren Zazpiribai emanaldiaren inguruan.

Politikan eta herrigintzan aritu zen luzaz ere bai. 1968tik 1972ra bitartean Enbata mugimenduko kidea izan zen, Seaska elkartearen sorreran parte hartu zuen. Iparraldeko Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izan zen.

Manex Pagola ARGIAn:

- Mikel Asurmendirekin elkarrizketa

- Manex Pagolaren mendiko borda (Pello Zubiria)

Kanal hauetan artxibatua: Kantagintza  |  Heriotza

Kantagintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-06 | ARGIA
Manex Pagolaren hitzaldia Baigorrin 2016ko apirilean (bideoa)

Baigorrin 2016ko Nafarroaren Egunaren bezperako kantaldia Manex Pagolaren omenezkoa izan zen: "Izaiteko libre: Manex Pagolaren oihartzunak". Aurretik, apirilaren 6an, kantaria bera izan zen kultur astearen baitan hitzaldia ematen. Bere kantagintzaren hainbat gako azaldu zituen. Basaizea elkarteak sei bideo laburretan bildu ziten kantariaren hitzetako batzuk.


Ekainaren 2an izanen da Euskal Herria Kantuz eguna, Iruñean

Euskal Herria Kantuz eguna antolatu dute Orreaga Fundazioak eta Euskal Herria Kantuz sareak ekainaren 2rako. Egitarau zabala aurkeztu dute, Euskal Herri osoko kantu taldeak gonbidatu dituzten egun berezirako.


2018-05-13 | Itxaro Borda
Aira banindadi ainara bezala

Lehen eguzki printzarekin udaberria datorrenean, Euskal Herriko zeruak txori txioez hantzen dira. Negu minean ere abesten dute ur zipo hormatuetan jauzika. Ehunka kantek euskaraz zoramen hori islatzen dute, zoramena eta aldi berean zorigaitza dena funtsean, txoriak anitzetan gure bizitzetan eskas sentitzen dugun libertatea irudikatzen duelako.
Gaurko atala Josean Artzeren omenez bihoakigu…


Gabi de la Maza
"Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"

Interneteko ARGIA Saria jasoa da aurten Gabi de la Mazaren txantxangorria.eus ataria. Gaurgero 2.300 kanta euskarazkoak dira karaokean eta, inondik ere, harrera ezin hobea du. Bestalde, Youtuben daukan kanala euskarazko bisitatuena izan zen iaz.


2018-04-15 | Reyes Ilintxeta
Lluís Llach, erretiratua setio-egoeran
"Espainiako Estatuak bi beso armatu ditu: juridikoa eta komunikatiboa"

Lluís Llach eta Jaume Roures produktorea Iruñera etorri ziren martxoaren bukaeran 76ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakari latzak erakusten dituen La revolta permanent filma aurkeztera. Sanfermines 78 Gogoan ekimenak gonbidatuta heldu ziren Inpunitatearen aurkako irudiak zinema zikloan parte hartzera. Inpunitateaz, abestien indarraz, etengabeko matxinadez eta Kataluniako egoeraz mintzatu ginen L’Estaca-ren sortzailearekin.


Argia Sariak 2018
Hizkuntzak batzen dituen sari anitzak

http://www.argia.eus/albistea/argiako-kideen-sarrera-hitzaldia13:30ak aldera heldu garenok tartea izan dugu Usurbilgo Atxega Jauregiaren atarian ardo baten laguntzaz aspaldi ikusi gabeko lagunekin eta orduantxe ezagututakoekin hitz-aspertu txiki bat egiteko. Abisua pasa digute barrura sartzeko garaia dela, eta aurten mahaikide nor izango ditudan begiratzeko asti labur bat hartuta, sartu naiz; egunaren kronikatxoa egin behar dudan aitzakian normalean tokatzen ez zaidan moduko bazkari ederraz... [+]


2017-11-13 | ARGIA
26 orduz etenik gabe euskaraz kantuan, munduko errekorra egin dute Zaldibian

Adin guztietako jendeak parte hartu du Zaldibiako antzokian 26 orduz, etenik gabe, Izan Kantuz herri erronkan. Azaroaren 10eko 18:00etatik azaroaren 11ko 20:00etara jardun zuten errekorra ezartzeko.


2017-11-05 | Estitxu Eizagirre
Itziar Navarro
"Bertsolariak lortzen badu hitzen arabera doinua moldatzea, sorpresa bikoitza lortzen du"

Gogoratzen grabazio zaharretako bertsolarien kantaera berezi hura? Zerk eragin du hainbeste aldatzea bi belaunalditan? Itziar Navarrok eman ditu hainbat erantzun, Oiartzungo bertsolarien kantaera XX. mendearen erditik hona ikerlanean. Mintzola Fundazioaren iazko Laboa beka eskuratu zuen lan honek batu ditu bere bi zaletasunak: Kortxoenea Gaztetxean ekin zion taldean astero bertsotan egiteari. Bolada batean Egiako eta Añorgako bertso eskoletara joan izan zen “intermitente”... [+]


2017-09-01 | Antxeta Irratia
Eneritz Furyak
"Konfiantza giroan kontzertu bat ematea polita izan daiteke"

Etxeko egongelan kontzertuez gozatzeko aukera ematen du Eneritz Furyak. Diska berriaren aurkezpenarekin otu zitzaion kontzertuak eskaintzeko ideia. Halako kontzertu bat nola antolatzen den azaltzeko, Antxeta Irratian izan da.


2017-06-18 | Aritz Galarraga
Raimonen azken kontzertuak
Hainbeste oihu (eta murmurioren bat)

Raimon musikari valentziarrak eszenatokiak utzi ditu, berrogeita hamar urtetik gorako ibilbide baten ondoren, maiatzean Bartzelonako Palau de la Músican emandako hamabi kontzerturekin. Azken-aurrekoan egoteko aukera izan dugu, eta hauxe da bertan bizi izandakoaren kronika.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude