Lea-Artibaiko zenbait udalek eskatu dute Ibon Iparragirre presoa Euskal Herriratzea

  • Mozioak onartzen ari dira Lea Artibai eskualdeko udaletan Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoa Euskal Herriratzea eskatzeko. Konfiantzazko mediku batek bere osasun egoera ikus dezala ere eskatu dute, eta zinegotziren batek presoa bisitatu nahiko balu, udalek konpromisoa hartu dute beharrezko tramiteak egiteko. Eskaera hauek guztiak biltzen dituen eskutitza bidaliko diote Espetxe Zuzendaritzako arduradunari.


2016ko martxoaren 9an - 15:49
Hainbat mobilizazio egin dute Ibon Iparragirreren Euskal Herriratzea eskatzeko. Argazkia: Turrune
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oraingoz Ondarroan, Lekeition, Berriatuan, Etxebarrian, Ziortza-Bolibarren eta Mendexan onartu dute mozioa, eta espero da ondorengo egunetan eskualdeko beste herrietan onartzea, Naizen irakur daitekeenez.

Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoa da. HIESA du, eta gaixotasunak burmuinean orban bat sortu dio. Nerbio optikoa kaltetuta dauka, eta ondorioz, ikusmena galtzen ari da. Gainera, atake epileptikoak jasaten ditu.

Duela bi hilabete Lea Artibaiko udal guztiek kezka adierazi zuten Ibon Iparragirreren egoera larria dela-eta. Egun horietan Zaballako kartzelara ekarri zuten epaiketa bat egiteko, eta eskatu zuten espetxe horretan mantentzea, konfiantzazko mediku batek jarraipen egokia egiteko. Alcala-Meco (Madril) kartzelara urrundu zuten ordea, eta uko egin diote bere egoeraren diagnostiko eguneratua egiteari, mozioan salatu dutenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude