Josep Casadellà kataluniarrak hasi zuen No vull pagar (Ez dut ordaindu nahi) kanpaina. AP-7 autopistako ordainleku batean egindako "intsumisio ekintza" hau igo zuen YouTubera.
Geroago beste hainbat gidarik egin du gauza bera, Vilaweb agerkariak bildutako bideoek erakusten duten moduan. Twitterren ere zabaldu dute kanpaina, #novullpagar etikietapean. Gidariek errepideen kudeaketa pribatua, Espainiar Estatuaren zentralismoa eta gehiegizko prezioak salatu nahi dituzte.
"Kaixo, arratsaldeon. Ez dut ordaindu nahi. Madrildar eta andaluziarrek autopistak ordaintzen dituztenean, nik ere ordainduko dut", esaten dio Casadellàk ordainlekuko langileari.
Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]