argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako gidari batzuek bidesaririk ez ordaintzea erabaki dute
  • Josep Casadellà kataluniarrak hasi zuen No vull pagar (Ez dut ordaindu nahi) kanpaina. AP-7 autopistako ordainleku batean egindako "intsumisio ekintza" hau igo zuen YouTubera.

2012ko apirilaren 17a

Geroago beste hainbat gidarik egin du gauza bera, Vilaweb agerkariak bildutako bideoek erakusten duten moduan. Twitterren ere zabaldu dute kanpaina, #novullpagar etikietapean. Gidariek errepideen kudeaketa pribatua, Espainiar Estatuaren zentralismoa eta gehiegizko prezioak salatu nahi dituzte.

"Kaixo, arratsaldeon. Ez dut ordaindu nahi. Madrildar eta andaluziarrek autopistak ordaintzen dituztenean, nik ere ordainduko dut", esaten dio Casadellàk ordainlekuko langileari.