Kaleko saltzaileen aurkako “jazarpena” amaitzeko eskatu dute

  • SOS Arrazakeria eta Mbolo Moy Doole elkarteek prentsaurrekoa eman dute Bilbon beste konpartsa eta mugimendu sozialekin batera. Kaleko saltzaileekiko Polizia Munizipalaren jazarpena “berehala amaitzea” eskatu dute.


2015eko abuztuaren 26an - 12:55
Immigranteen aldeko elkarteetatik ohartarazi dute kaleko saltzaileek hilean 50 eta 100 euro tartean irabazten dituztela (Argazkia: Sare Antifaxista)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den astelehenean eguerdiko 13:30etan Polizia Munizipalaren agenteak Arenaleko festa gunean “modu oldarkorrean” sartu ziren. Agenteek bertako saltzaileei mantak kendu eta saltzeko produktuak zapaldu zizkietela ere salatu dute.

Bertan zegoen jendeak poliziaren jarreragatik protesta egin zuen. Orduan Polizia Munizipalak bertakoekin oldartu eta “inguruan zegoen jendea bultzatu eta atxikitzeaz gain hiru emakume astindu eta identifikatu egin zituzten”.

Bilboko Udalari galdegin diote ea hauek al diren “hainbeste goraipatzen dituen” festa herrikoiak. “Ezin dugu baimendu Bilboko biztanleak lanean dauden bitartean beldurtuta egotea”, gaineratu dute prentsaurrekoan.

Poliziaren jarrera oldarkorra gaitzesteaz gain “jaietan denok parte hartu, lan egin eta gozatzeko aukera berdinak” dituztela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude