Kalea ez da isilduko lemapean, Bilboko auzo elkarteen federazioak manifestazioa deitu du apirilaren 28an

  • Bilboko auzo elkarteen federazioa Apirilak 28rako Manifestazioa deitu du, “kalea ez da isilduko” lemapean. Auzo elkarteak prekarietate, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira.


2018ko apirilaren 19an - 11:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte eta herri mugimenduren atxikimendua jaso dute.

Albiste hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Eguneraketa berriak daude