Kalamuaren kontsumo “arduratsua” onartu nahi du Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Menpekotasunen VI. Plana aurkeztu zuen atzo. Horren arabera, datorren urte hasieran aurkeztuko duten Menpekotasun Legeak kalamua landatzea, saltzea eta kontsumitzea arautuko du. Zehazki, adinez nagusi direnek kalamuaren kontsumo "arduratsua" egitea onartuko du legeak eta "autonomia pertsonalaren alde" egingo du. Bide batez, gai honetan dauden hutsune legalekin amaitzea da helburua.


2011ko abenduaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Kalamu landaketa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Neurri honen aurrean, iritzi kontrajarriak jaso ditu Deia egunkariak. Javier Aizpiri neuropsikiatraren esanetan, "ezinezkoa da droga baten kontsumo 'arduratsuaz' hitz egitea, ez dira bateragarriak". Marihuana legeztatzearen kontra dago eta ez du ulertzen Jaurlaritzaren erabakia, kalamua "menpekotasuna eta beraz esklabotza sortzen duen substantzia" delako. Kalamuaren ikerketarako Pannagh elkartearen presidente Martin Barriusoren aburuz, aldiz, beharrezkoa da kalamuaren kontsumoa arautzea. Hala ere, bere ustez lege horrek ez dio muinari heltzen eta elkartetik eskatzen dutena zera da: "Arautzea, ikuskatzea, pertsona bakoitzari landare kopuru zehatz bat landatzeko baimena ematea, mafiak saihestea, jendeak erregistratu ahal izatea eta zergak ordaintzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marihuanaren legeztatzea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.