Espainiako elkarte kanabikoek kalamu salerosketaren erregularizazio legala eskatu dute

  • Besteak beste, urtean 200 eta 600 milioi euro arteko zergak sortuko lituzkeela azpimarratu dute. Ondorioz, Kalamuaren Elkarteen Konfederazioak narkotrafikoaren zati esanguratsu bat Espainiako Estatuaren zerga-bilketan integratzea proposatzen du.


2020ko irailaren 22an - 12:01
Kalamua. Argazkia: Wikimedia Commons

Kalamu elkarteen jardueraren lege erregulazioak 200 eta 600 milioi euro artean sor ditzake zuzeneko eta zeharkako zergetan soilik. Hala dio Espainiako Elkarte Kanabikoen Federazioen Konfederazioak (CONFAC) egindako ikerketak. ElDiario.es atariak CONFACen txostenetik jaso duenez, horrelako 1.500 lokal inguru daude Estatu osoan. “Azken hamarkadan Espainiako hiri gehienetan ezarri den jarduera bat antolatzeko beharra” azpimarratzen du konfederazioak, berau babesteko legeen faltan.

Espainiako narkoekonomiaren atal garrantzitsua betetzen duen marihuana trafikoa legeztatzea eta horrek sortutako irabazien zati bat funts publikoetara bideratzea da proposatzen dutena, hots, Estatua droga trafikoan parte-hartzaile izatea eta jarduera horrekin finantzatzea.

Euren ustetan, “pandemiak agerian utzi du egoera irregular hori alde batera utzi behar dela”, debekuei erreferentzia eginez. Izatez, elkarteek salatu dutenez, konfinamenduan zehar substantziaren eskuragarritasuna murriztu egin da dibertimendurako nahiz helburu terapeutikoetarako darabilten kontsumitzaileentzat, kontsumo hori eskubide terminoetan planteatuz.

Hori bai, sektore horretan ere langileak izan dira kaltetu nagusiak; izan ere, soldata kalamu elkarteetan aritzearen truke eskuratzen duten 7.500 pertsonak diru-iturri oro galdu dute aldi horretan. ABEE eta estatuko bestelako laguntzetatik kanpo geratu dira gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marihuanaren legeztatzea
2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2021-06-04 | Axier Lopez
Drogen aurkako gerra betean, marihuana "legeztatu" dute Mexikon

Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak... [+]


2020-12-02 | ARGIA
Kalamuari eragin medizinalak aitortu dizkio Nazio Batuen Erakundeak

Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.


Eguneraketa berriak daude